Tramitearen deskribapena
Donostiako euskaltegi pribatu homologatuentzako dirulaguntzak, hainbat jarduera bideratzeko:
Honako jarduera hauek dira diruz laguntzen direnak:
Euskara ikasteko talde espezifikoak: dirulaguntzak emango dira honako talde hauentzat: merkatari eta ostalariak, 2-12 urte bitarteko haurren gurasoak, aitona-amonak, kirol monitoreak, etorkinak, …
Zeinek egin dezake eskaera
HABEko Euskaltegien eta Euskararen Autoikaskuntzarako Zentroen Erregistroan euskaltegi pribatu homologatu gisa inskribatuta dauden Donostiako euskaltegiek.
Interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Urtean bi deialdi egiten dira, bat apirilean eta bestea urrian. Bi deialdietan irizpide berak erabiltzen dira.
Beharrezko dokumentazioa
Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 6 hilabete
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Oinarriak GAOn argitaratu (urtean bi deialdi egiten dira, apirilean eta urrian. Bietan irizpide berak erabiltzen dira).
- Eskabideak jaso
- Dokumentazioa aztertu eta akatsak zuzendu
- Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
- Erakunde interesdunei jakinarazi
- 10 eguneko epea, erakunde interesdunek alegazioak aurkezteko
- Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpen proposamena egin (Gobernu Batzarrak onartu behar du)
- Jakinarazpena bidali, dirulaguntza eman dela eta haren zenbatekoaren % 70 ordainduko dela esateko, edo laguntza ukatu egin dela esateko.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Euskara Zerbitzua
Araudia
Urtero argitaratzen diren oinarriak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa