Tramitearen deskribapena
Convention Bureauk hirian edozein motatako ekitaldiak antolatzeko aholkularitza, informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu.
Bilera edo sustapen motaren eta parte-hartzaile kopuruaren arabera, ekitaldi bakoitzaren beharretara ondoen egokitzen diren datei, egoitzei, ostatuei, jatetxeei, zerbitzu osagarriei eta abarrei buruzko aholkularitza ematen da.
Zeinek egin dezake eskaera
Donostian ekitaldi bat antolatzeko interesa duen edozein pertsonak edo entitatek
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Eskabidea aurkeztu ondoren, bestelako informazioa eskatuko zaio pertsona/entitate interesdunari, helmugari buruzko aukera onenak eskaintzeko.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 2 egun
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Beharrak aztertzea.
- Eskabideari erantzutea.
- Etengabeko aholkularitza eta laguntza ekitaldia amaitu arte.
Izapidearen arduraduna
Erakundea: Donostia Turismoa, AB
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa