Kontsumoa: Kontsultak eta Kexak

Telematikoki

Presentzialki

Mandasko Dukearen pas., 12
Ordutegia: 09:00 - 14:00
Hitzordua: 943 48 34 10

Telefono bidez

Besteak

Tramitearen deskribapena


Herritarrek kontsumoaren arloan egindako kontsulta eta kexak erantzutea da Donostiako Udaleko Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegoaren (KIUB) helburuetako bat.

Kontsulta: informazio egokia jasotzea, kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesten dituzten eskubideei buruz, eskubide horiek baliatzeko aukerei buruz eta, oro har, kontsumoaren arloko gai orori buruz.

Kexa: idazki horretan, enpresari adierazten diozu ez zaudela ados edo ez zaudela gustura kontsumitutako ondasunarekin edo emandako zerbitzuarekin, ezer eskatu gabe.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.

Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: Hilabete bat
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Telefono bidez edo aurrez aurre egindako kontsultei une berean erantzuten zaie. Kontsulta konplexua bada eta aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa zehatzago aztertu behar bada, idatziz jasotzen da, hura xehetasun handiagoz berrikusteko, eta epe laburrean erantzungo zaio.

Prozesuaren urratsak

Aurrez hitzordurik behar ez duen kontsulta momentuan erantzuten da, bai telefonoz, bai zuzenean. Zailtasun handieneko kasuetan behar bezala kontrastatu ondoren hartzen da erabakia.

Jasotako kexak enpresari jakinarazten zaizkio, eta, hala badagokio, sektorea gainbegiratzeko organo eskudunari.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Zer zerbitzu ematen ditu KIUBek?
  • Kontsumo-arloko erreklamazioak eta salaketak aztertzea eta izapidetzea.
  • Alderdien arteko bitartekaritza kontsumo-gatazkak konpontzeko.
  • Kontsumoko kontsultei eta kexei arreta pertsonalizatua ematea.
  • Beste zerbitzu batzuk: kontsumo-produktu eta -zerbitzuei buruzko informazio-liburuxkak zabaltzea, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak egitea, kontsumeristen hezkuntza-jarduerak ikastetxeetan, kontsumo arduratsuarekin lotutako hezkuntza-materiala banatzea, lege- eta prestakuntza-artxibo eguneratu bat mantentzea, Kontsumoko Arbitraje Batzordeari laguntzea, eta kontsumitzaileen elkarteekin lankidetzan aritzea haien eskubideak sustatzeko.

Zer zerbitzu EZ ditu ematen KIUBek?
  • Jabekideen erkidegoetan bizikidetzatik sortutako auziei lotutakoak (Jabetza Horizontala).
  • Alokatutako etxebizitzen etxegabetzeen gainekoak.
  • Hiri-errantamenduei buruzko gaiak.
  • Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak.
  • Produktu edo enpresa jakinei buruzko informazioa.
  • Merkatariek, profesionalek edo enpresaburuek produktuak edo zerbitzuak erosteagatik egindako erreklamazioak.
  • Kalte galeren ordain eskaerak.
  • Lan arloko, arlo penaleko eta arlo zibileko auziei lotutakoak, ez eta elkargodun lanbideei lotutakoak ere
  • Aseguru-erakundeei egindako erreklamazioak.
  • Partikularren artean produktuak edo zerbitzuak erostea.

Zer eskubide ditut kontsumitzaile naizen partetik?
  • Osasuna, bizi kalitatea, segurtasuna eta ingurugiroa egokiro babestuak izateko eskubidea.
  • Interes legitimoak, izan ekonomikoak edo sozialak, babestuak izateko eskubidea.
  • Informazioa, hezkuntza eta prestakuntza jasotzeko eskubidea.
  • Ordezkaritzarako, kontsultarako eta partaidetzarako eskubidea.
  • Babes juridikoa izateko eskubidea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli