Tramitearen deskribapena
Eskaera, Artikutzako sarrerarako, erabilerarako eta jardueretarako instrukzioan jaso ez den edozein jarduera egitekoa, hala nola ikerlan zientifikoak, talde handien sarrera, kirol ekintzen antolakuntza, ezkontzak, etab.
Filmaketa lanen kasuan, Donostiako sustapen atalaren bidez egin behar da izapidea,
webgune honetan,
inprimaki hau beteta.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna, edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimena" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Egin nahi den jardueraren xehetasunak:
- Jarduera mota
- Jardueraren ezaugarriak eta kokapena (ingurumenean eragin daitezkeen kalteak)
- Ibilgailuak sartzeko premiarik baden edo ez (ezin da sartu 40 leku baino gehiagoko autobusik)
- Lokalik uzteko premiarik baden edo ez. Halakoetan, fidantza eskatzen da.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Zer motatako eskaera den, fidantza eska daiteke, jarduerak eragin ditzakeen arriskuak direla eta. Fidantza itzuli egiten da, arazorik izan ez bada.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 10 egun
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Artikutzako Zuzendaritzak jarduera baloratzea (ingurumenerako izan ditzakeen arriskuak, iraupena, ezaugarriak, ibilgailuen sarrera, etab.)
- Baiezkoa edo ezezkoa jakinaraztea
- Fidantza ordaintzea, hala badagokio
- Jarduera egitea
- Fidantza itzultzeko eskatzea, hala badagokio
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Ikusi informazio gehiago
hemen
Datu babesa