Donostiako Musika eta Dantza eskolak hitzarmenaren bitartez gelen erabilpena dohainik izatea eskaintzen du.
Taldea / Elkarteak honako konpromikoak hartzen ditu bere gain:
Eraikina jaiegunetan edo eskola itxita dagoen ordutegian zabaltzearen prezioa ordaintzea.
Instalazioetan ordena mantentzea.
instalazioak baimendutako helbururako baino ez erabiltzea.
Hitzarmen honetan jasotakoaren truke, taldea /ekkarteak honako konpromisoak hartu ditu:
Doako emanaldi bat ematea. Bi alderdiek adostuko dute zein egunetan izango den eta hiriko musika egitarauan.
Modu aktibo batean parte hartzea, ahal duen neurrian, eskolatik proposatzen diren ekintzetan: berezko programazioa, Olatu Talka jaialdia, gizarte emnaldiak zahar etxeetan, gaztelekuetan,...
Zeinek egin dezake eskaera
Herritarrak oro har
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Musika eta Dantza Eskolako txartela, Herritarren Txartela, Donostia Kultura Txartela edo erabiltzailea identifikatzen duen beste agiri instituzionalen bat, kasuan kasuko gelaren giltza itzultzeko berme gisa eskatzen dena.
1.- Eskabidea erregistratzea, eta hala badagokio, ordaintzea
2.-Datuak eta gelen eskuragarritasuna egiaztatzea
3.-Kasuan kasuko erreserba egitea
4.-Giltzak jasotzea eta berme gisa identifikazio agiria ematea
5.-Giltza eta agiria itzultzea