Lizentzia behar duen jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena

Telematikoki

Presentzialki

Eskatu hitzordua
943 48 38 38

Tramitearen deskribapena

Aurretiazko jakinarazpen honek gaitzen zaitu ezarri behar duzun jarduerarekin hasteko, erantzule bakarrak jardueraren titularrak eta egiaztagiria eman duten teknikariak direlarik, eta alde batera utzi gabe jarduerei ekiteko gaikuntza ematen duten administrazio tituluek edo araudi sektorial aplikagarriaren araberako aurretiazko kontrolek eginda egon behar dutela.

Udalak egiaztatuz gero funtsezko datu, adierazpen edo dokumenturen bat ez dela zehatza edo faltsua dela, edo indarrean dagoen legedian zehaztutako baldintzak ez dituela betetzen, xedaturiko espedientea izapidetu ondoren, eskubidea erabiltzeko edo jardueran aritzeko debekua ezar dezake, gertaera horien berri duen unetik beretik, izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboen kalte gabe.




Informazioa:

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoa

Beharrezko dokumentazioa

  • Teknikari eskudunek sinatutako ziurtagiria, instalazioak onartutako proiektuarekin bat datozela eta jarduera sailkatuaren lizentzian ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzen duena.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Ez dago ez izapidetze ez ebazpen eperik. Aurretiazko jakinarazpenak eta beharrezko dokumentazioak sustatzaileari baimena ematen diote agiri horiek aurkezten diren egunetik aurrera jarduerari ekiteko.

Prozesuaren urratsak

Jakinarazpena eta dokumentazioa erregistratzea.
  1. Dokumentazioaren berehalako egiaztapena, aurrez aurre aurkeztu bada; eta 7 egunen buruan, aurkezpen telematikoa izan bada.
  2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Ohiko galderak

ESTABLEZIMENDUETAN ERROTULAZIOA EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZAK
Kanpoko eta/edo barruko errotulazioa euskaraz jartzeko, Euskara zerbitzuak dirulaguntzak ematen ditu. Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli