Autonomia mugatua duten edo gizartean isolatuta gelditzeko arriskua duten pertsonei gizarte laguntza emateko eta esku hartzeko zerbitzu teknikoa da, telefono lineari esker, etengabeko arretako zerbitzua edukitzeko aukera ematen diena, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, larrialdiko edo gizarte premiako egoerei erantzun egokia emateko.
Zerbitzu honen bidez, presako arreta emateko eta/edo ohiko zein etengabeko gainbegiratzea egiteko aukera dago, eta, beharrezkoa balitz, behar den arreta mota berehala emateko aukera errazten du.
Informazio gehiago
- Donostian erroldatuta egotea
- Oro har, bakarrik bizi diren pertsonak edo egunaren zati handienean bakarrik egoten diren pertsonak, edo, udaleko gizarte zerbitzuen iritziz, pertsona horren bizikidetza unitateko gainerako kideak babesgabetasun, mendekotasun eta/edo desgaitasun egoera batean daudenean.
Eta horrez gain, baldintza hauek bete behar dituzte:
- Etxebizitzan telefono linea izatea.
- Telelaguntza ekipoa zuzen erabiltzeko gai izatea.
Zehazki,
pertsona hauei zuzendutako zerbitzua da
- 65 urte baino gehiagoko pertsonak, mendekotasun egoeran edo arriskuan daudenak (dagokion organo eskudunak hala aitortu dionean ebazpen administratibo bidez).
- Bakarrik bizi diren 75 urte baino gehiagoko pertsonak
- Adimen, gorputz edo zentzumen desgaitasuna edo gaixotasun mentala izanda mendekotasuneko egoeran dauden pertsonak (dagokion organo eskudunak hala aitortu dionean ebazpen administratibo bidez).
- Gizarte isolamendu arriskuko egoera jakin batzuetan dauden pertsonak.
Eusko Jaurlaritzaren ardura da espedientea izapidetzea eta hari buruzko ebazpena ematea.
Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Teleasistentzia sistema, larrialdirik gertatuz gero, modu erraz batez larrialdiaren berri emateko telefono-sistema da.
Lepotik zintzilik edo eskumuturrean eraman daitekeen sakagailu txikia da eta haren bitartez telefono dei bana egiten die gertueneko pare bat senideri edo kideri eta larrialdi zentral bati.
Zentraletik bideratuko dira erabiltzailearen eskariari erantzuteko behar diren baliabideak (anbulantzia, medikua…).
Zerbitzua enpresa instalatzaileak jartzen du eta beronek kobratzen dio erabiltzaileari.
Erabiltzaileak etxeko giltzak dituzten pare bat lagun, bizilagun edo senideren izen, helbide eta telefonoak eman behar ditu, larrialdirik gertatuz gero, haiei giltza eskatzeko
Argibide gehiago eskuratzeko, sakatu esteka honetan:
Eusko Jaurlaritza edo 900 851 600 telefonora deituz.