Tramitearen deskribapena
Zure ibilgailua araututako eremuan aparkatzeko baimena.
Mota hauek daude:
- Egoiliarrak (2024 tasa: 62,24€)
- Jarduera ekonomikoak
- Mugikortasun murriztua duten pertsonak
- Udatiarrak: ekainaren 1etik irailaren 30era soilik izango da baliagarria (2024 tasa: 125,00€)
OHARRA:
Gogorarazten da baimendutako ibilgailu egoiliarra identifikatzeko
txartel fisikoa "TAO txartela" desagertu dela. Jada ez da beharrezkoa izango bereizgarria, eta beraz,
EZ da beharrezkoa izango hura jasotzea edo itzultzea.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "
Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Oporraldiarako baimena lortzeko eskabidea egiteko epea udaldia baino 15 egun lehenago irekiko da
Beharrezko dokumentazioa
Ikusi "Dokumentuak" atalean baimen motaren arabera beharrezkoak diren agiriak eta betekizunak.
Oharrak:
- Udalak eskubidea du edozein froga dokumental eskatzeko, eta/edo baimena eskuratzeko eskatzaileek aurkeztutako datuak egiazkoak direla ziurtatze aldera beharrezkoak diren egiaztapenak ofizioz egiteko.
- Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Egoiliarrak: 62,24 €
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta/edo Gizarte Larrialdiko
Laguntzaren titularrentzako edo onuradunentzako tasak: 36,42 €
Urtero eskabidea aurkeztu behar da, eta zergaldi berean izango du eragina, beti ere borondatezko ordainketaren epea bukatu baino lehen egiten bada eskabidea.
Bai egoiliarrentzako baimenaren eskabidea urte naturaleko bigarren seihilekoan egiten den kasuetan bai emandako baimena bertan behera utzi kasuetan, kuotaren zenbatekoa seihileko naturaletan hainbanatuko da (31,12 € oro har eta 18,21 €, aurrez adierazitako gizarte laguntzen onuradunek).
Udatiarrak: 125,00 € (ezin da ordainketa hainbanatu)
Mugikortasun murriztua pertsonak: doakoa
Jarduera ekonomikoak: Ordaindu behar dutena erabileraren denboraren arabera egingo da (3. Tarifa).
Autokarabanentzako zerbitzu eremua:
Udaldian (ekainaren 1etik irailaren 30 arte): 10,00 €
Gainerakoan (urriaren 1etik maiatzaren 30 arte): 5,00 €
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 7 egun
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta agiriak erregistratzea
- Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
- Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
- Baimena ematea edo ukatzea
- Tasa ordaintzea, horrela badagokio
Jarduera ekonomiko kasuan, iInteresatuei jakinarazpena bidaltzen zaie eta beraiekin kontaktuan jartzen gara erabilpen ondorioak jakinarazteko.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa