Kalean lo egiten duten pertsonei gaua igarotzeko leku bat eskaintzen die. Hotz boladak edo muturreko fenomeno meteorologikoak daudenean irekitzen da soilik, azaroaren 15etik apirilaren 1era bitartean aktibatuko da Euskalmetek Gipuzkoako kostaldean izozte arriskua dagoela adierazten duen gauetan.
NON DAGO?
Udalaren La Sirena aterpetxean dago, Igeldo pasealekuko 25. zenbakian.
Lokala 22:00etik 08:30era dago zabalik, eta denbora horretan guztian langileak egoten dira bertan.
- 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
Etxerik ez duen eta kalean lo egiten duen edozeinek erabili dezake zerbitzua. Zerbitzu honetan, GLUZak eta Hestiak zehaztutako pertsona bereziki hauskorrek izango dute lehentasuna. Era berean, Donostian erroldatuta daudenek eta azaroaren 14a baino lehen fitxa soziala zabalik duten pertsonek izango dute lehentasuna.