Tramitearen deskribapena
Kontxako barandako zenbait metro esleitzea interesatuak dauden pertsonen artean. 275 modulo daude, 80 bat zentimetro luze da zati bakoitza, eta 50 kilogramoko pisua du.
Zeinek egin dezake eskaera
Esleipenari dagokionez, interesatuak egon daitezkeen pertsonen artean bi talde bereizten dira
- 1. taldea: pertsona fisikoak, adinez nagusiak eta oinarri hauek onartzen diren garaian Donostiak erroldatuak.
- 2. taldea: pertsona fisikoak, adinez nagusiak, egun Donostian erroldaturik ez daudenak.
Noiz egin daiteke eskaera
2025/03/03 - 2025/04/04
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko dokumentazioa
- Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da
NAN / AIZ erroldatuak ez dauden pertsonak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
|
Izen emateko epea | 2025-3-3 / 2025-4-4 |
| Behin behineko zerrendak | 2025-4-14 |
| Erreklamazio epea | 2025-4-22 /2025-4-25 |
| Behin betiko zerrendak | 2025-5-5 |
| Esleipenaren lehen fasea | 2025-5-12 / 2025-5-16 |
| Zozketarik egin behar izanez gero, zenbakiak esleitzea | 2025-5-14 |
| Zozketa egin behar izanez gero, lehenengo esleipena zozketatzea | 2025-5-16 |
| Faseka egin behar izanez gero, bigarren esleipena egitea | 2025-5-19 / 2025-5-23 |
| Zozketarik egin behar izanez gero, zenbakiak esleitzea | 2025-5-21 |
| Zozketa egin behar izanez gero, bigarren esleipena zozketatzea | 2025-5-23 |
| Esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratzea | 2025-6-2 |
| Erreklamazio epea | 2025-6-2 / 2025-6-6 |
| Esleipendunen behin betiko zerrenda argitaratzea | 2025-6-16 |
Prozesuaren urratsak
- Eskaerak jasotzea
- Onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda Udalaren webgunean argitaratzea.
- Erreklamazioak jartzeko epea
- Onarturiko pertsonen behin betiko zerrendak.
- Esleipenaren lehenengo fasea: zozketarako zenbaki bana emango zaie 1. taldean izena eman dutenei, betiere betekizunak betetzen badituzte.
- Zozketa: 1. taldean izena eman duten pertsonak zozkatzeko dauden moduluak baino gehiago badira egingo da. Interesdunak moduluak baino gutxiago badira, eskatzaile bakoitzari modulu bat emango zaio eta gainerakoak esleipenaren bigarren fasera pasatuko dira.
- Esleipenaren bigarren fasea: 2. taldean izena emanda daudenen artean egingo da, betiere berekizunak betetzen badituzte. Interesdunak moduluak baino gutxiago badira, eskatzaile bakoitzari modulu bat emango zaio eta gainerakoak Udalaren esku geratuko dira. Interesdunak dauden moduluak baino gehiago badira, eskatzaile bakoitzari zenbaki bat emango zaio, zozketarako.
- Zozketa
- Esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratzea.
- Erreklamazioak jartzeko epea
- Esleipendunen behin betiko zerrenda Udalaren webgunean argitaratzea.
- Modulua ordaintzea: dirua sartzea.
- Moduluak jasotzea: NANa edo identifikazio agiria eta ordainagiria eraman behar dira. Moduluak Udalaren biltegian jasoko dira, Belartza eremuan (Errekatxulo, 3), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara, esleipendunen behin betiko zerrenda argitaratzean zehazten den egunean.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
OHARRA
- Eskabide bakarra egin dezake pertsona fisiko bakoitzak.
- Modulu bakarra esleituko dio udalak oinarri honetako baldintzak bete eta esleipendun gertaen den pertsona fisiko bakoitzari.
- Ezingo dute modulua aukeratu, eta heldu ahalako hurrenkeran emango diete, instalazioetan.
- Modulua une horretan bertan eraman beharko dute, eta ezingo dute biltegian bertan edo inguruetan gordeta utzi.
- Moduluak desmuntatutako unean diren-direnean ematekoak dira, hau da, ez diete kenduko herdoilik, bizarrik edo pinturarik.
ONDORIOAK
- Eranskin batean adierazitako egun eta orduetan jaso beharko du esleipendun bakoitzak bere modulua, bai eta bere kabuz garraiatu beharko ere.
- Elementuak behar bezala erabiltzeko hitza ematen dute prozeduran parte hartzen duten esleipendunek.
- Erabat debekatuta dago horiek berriro saldu, kopiatu eta, zertan esanik ez, merkaturatzea edo bestelako xedapen ekintzarik egitea.
Datu babesa