Izapide hau egingo da ikastetxe bateko eskola kontseiluak edo irakaskuntzarekin zerikusia duen elkarteren batek programatutako hezkuntza ekimen bat finantzatu behar bada. Ekimenak sartuta egon behar du urtero onartzen diren
oinarrietan ezarritako diru laguntzen kontzeptuetan.
Diru laguntzak emateko kontzeptuak:
I. taldea - Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren programa.
II. taldea - Hezkuntza biltzarren eta jardunaldien antolaketa, eta pedagogia ikastaroen eta topaketen antolaketa, Donostian.
III. taldea - Eskoletako liburutegiak eta sare publikoko gelak hobetzeko programak.
IV. taldea - Ikastetxeetan beste modu batean lan egitera bideratutako hezkuntza proiektu berritzaileak.
V. taldea - Sare publikoan eskolen arteko trukeak egiteko proiektuak.
VI. taldea - Haur Eskola publikoetako sukaldeko eta jantokiko zerbitzuak.
Donostiako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Helduen Hezkuntzako eta Heziketa Bereziko ikastetxe publiko eta itunpeko guztiak, edo haien izenean eskatzen duten guraso elkarteak. Bai eta irakaskuntzarekin zerikusia duten elkarteak ere.
- Onuradunek ezinbestean bete behar dituzte urtero onartzen diren oinarrietan adierazitako baldintzak.
- Eranskina: proiektuaren datuak (bete eta eskabide formularioan erantsi)
- Kasu bakoitzari dagokion dokumentazio osagarria erantsi behar da, oinarrien arabera.
VI. taldearen kasuan, eskaera eta justifikazioa batera egin behar dira justifikatzeko formularioaren bidez.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb