Biztanleen Udal Errolda: datu pertsonalak aldatzea

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Izapide hau egin behar duzu Biztanleen Udal Erroldan datu pertsonalen bat aldatu nahi baduzu: nortasun agiria, izena edo abizena, herritartasuna, jaiolekua edo jaioteguna, sexua, ikasketak…

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
  • Aldatu beharreko datua egiaztatzen duen dokumentazioa: NAN, AIZ, pasaportea edo familia liburua.

Unitate arduradunak nolanahiko dokumentazio osagarria bildu ahal izango du izapidea behar bezala kudeatzeko.


Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Erroldan dagozkion aldaketak egitea
  3. Aldaketak egin izanaren egiaztagiria ematea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Oharra: Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrak

- Behin betiko egoitza baimenik ez badute, bi urtean behin berritu beharko dute erroldako izen ematea
- Horrela ez egitea izen ematea iraungitzat jotzeko arrazoia izango da (1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16.1. artikulua, 2. paragrafoa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena)

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli