Tramitearen deskribapena
Elkarte eskatzaileak bere jarduerak egiteko udal lokalak erabiltzea
Zeinek egin dezake eskaera
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Ordezkari batek eskatzen badu, ordezkaritza horren egiaztagiri bat aurkeztu beharko da
- Memoria bat, entitatearen jardueraren ideia orokorrak zehaztuz Lokala zer dela-eta eskatzen den eta zer erabilera emango zaion.
Oharra:
Elkarteak administrazio publikoekin telematikoki harremanak izateko nahitaezko kolektibo batekoa direnez,
nahitaezkoa da eskaera online egitea, izapide honetatik ireki daitekeen formularioa erabiliz.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 3 hilabete
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
- Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
- Egingo den jardueraren (kultura, auzoak, lankidetza, etab.) arabera, dagokion departamentura bidaliko da eskaera
- Tokiko Gobernu Batzarrak, sailen arteko batzordearen proposamenez (aldian-aldian biltzen dira, eskaera kopuruen arabera), lokalen esleipenak onartuko ditu
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
*Lokalaren erabilera lagatzea udal lokalen eskuragarritasunaren araberakoa izango da.
*Udalak beretzat gordeko du lokalaren erabilera kontrolatzeko eskubidea, bai aldez aurretik jakinarazi den jarduera behar bezala egiten duten kontrolatzeko bai lokala ongi erabiltzen eta zaintzen duten egiaztatzeko.
Datu babesa