Bide publikoa jarduerekin eta ekitaldiekin okupatzeko baimena

Tramitearen deskribapena

Jarduerak egiteko erabiltzeko, jabari publikoa eta/edo espazio publikoa okupatzeko ematen den udal lizentzia. Izan daiteke:

Jarduera txikiak:
  • Emanaldi txikiak kalean eta ostalaritzako terrazetan: musika, antzerkia...
  • Erakusmahaiak, informazio mahaiak, bazkide berriak erakartzea...
  • Grabazioak, erreportajeak, prentsaurrekoak....
  • Manifestazioak, kontzentrazioak..
  • Bisita turistiko gidatuak

Jarduera handiak:
  • Ferialak (zaldiko-maldiko, puzgarriak...)
  • Karpak, eszenatokiak...
  • Salmenta-postuak, ibilgailuak, txosnak...
  • Kirol probak
  • Beste batzuk: herri bazkariak, musika...

Informazioa: dokumentazio osagarria nola bidali
eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.


Eskabidea aurrez egin behar da, eta horretarako epe minimoa hau da:
  • Jarduera egin baino hiru hilabete lehenago aurkeztu behar da, instalazioak edo egitura finkoak, behin-behinekoak, eramangarriak edo desmuntagarriak erabiliz gero jarduera egiteko edo ikusleentzako estalpea jartzeko.
  • Hamar egun baliodun (10) gainerako kasuetan.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Jarduera txkiak:
  • Planoa (behar bada)
  • Ekintzari lotutako bestelako premien azalpena (aparkaleku erreserba, ibilgailua...).

Beste jarduerak:
  • Jardueren programa (baldin badago).
  • Jardueraren planoa: kokapena, elementuen banaketa, etab.
  • Bide publikoan eginiko jarduerak estaltzen dituen erantzukizun zibileko aseguruaren kontratazioa egiaztatzeko agiri eredu normalizatua.
  • Dosierra: bete eta eskabide honekin batera aurkeztu. Era berean, eskatutako jardueraren arabera aurkeztu beharreko agiriak ere aurkeztu.

Kalean egiten diren musika, antzerki emanaldien kasuan ez da dokumentaziorik aurkeztu behar.
  • Oharra: Teknikariek hala irizten badute, dokumentazio gehiago eska daiteke.
  • Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Tasa: 3,79 €/m²/eguneko edo kalearen kategoriaren araberakoa (okupazio motaren arabera).
Fidantza, kasu jakin batzuetan soilik (beharrezkoa denean eskatu egingo da).

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Eskaera eta dokumentazio guztia honako epe hauetan aurkezten bada, isiltasunak onespena adierazten du:
  • Jarduera egin baino 3 hilabete lehenago aurkeztu behar da, instalazioak edo egitura finkoak, behin-behinekoak, eramangarriak edo desmuntagarriak erabiliz gero jarduera egiteko edo ikusleentzako estalpea jartzeko
  • Hamar egun baliodun (10) gainerako kasuetan.

Hala ere, ez badira ezarritako epeak betetzen, isiltasunak onespen-eza adierazten du.

Espedientearen konplexutasunaren arabera, ebazteko epea asko alda daiteke.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
  3. Txosten teknikoak.
  4. Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
  5. Fidantzaren gordailua egitea. Fidantza jarri behar bada: zenbatekoa jakinaraziko da eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
  6. Baimenaren jakinarazpena egingo zaie pertsona interesdunari, Udaltzaingoari eta Likidazioen bulegoari, tasaren ordainketa bidaltzeko (ondorengo ordainketa dagokion kasuetan).
  7. Tasaren likidazioa, tasa likidatu behar bada.
  8. Fidantza ofizioz itzuliko da, hala badagokio

Kalean egiten diren musika, antzerki emanaldien kasuan, formularioa bete behar da bakarrik eta baimena momentuan jasotzen da.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Ezinbestekoa da emandako baimena arretaz irakurtzea eta betetzea, han baitaude adierazita baimenaren bete beharreko baldintzak.
  • Uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoa, Bilera Eskubidea Arautzekoa, betez, 20 pertsona baino gehiagoko bilera aurreikusten bada, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailari eskatu behar zaio baimena.
  • Ingurumen Ministerioaren Kosta Zerbitzuaren eskuduntzapeko itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko, pertsona interesdunak erakunde horren baimena izan behar du.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli