Bulego eta lokalen alokairua enpresari doako zerbitzuak eskainiz

Telematikoki

Sustapen web orrira sarbidea

Hasi

Tramitearen deskribapena

Donostiako Sustapenaren enpresa-zentroek hainbat tamainatako areto modernoak dauzkate, diren azpiegiturarik aurreratuenekin jarrita, hango enpresek aurkezpenak, bilerak eta ikastaroak egiteko.
  • Bideo-konferentzia eta aldi bereko itzulpen zerbitzua duten auditoriumak, klimatizatuak.
  • Erabilera anitzeko aretoak, aurkezpenak, topaketak eta prestakuntza saioak egiteko moduan prestatuta.
  • Bilera gelak.
  • Wifi ingurunea.

Zeinek egin dezake eskaera

Enpresak, ekintzaileak eta banakako enpresaburuak. Haien jarduerak zentro bakoitzean eskatzen diren betebeharrak bete behar ditu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Bulegoak eta lokalak alokatuz gero, kontratua sinatzekoan eskatuko da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 5 egun
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Astebete baino lehenago, eskatzailea kontaktatuko da, prozesua abiarazteko.

Prozesuaren urratsak

Bulegoak eta lokalak alokatuz gero
  1. Eskaera erregistratzea
  2. Arreta teknikoa, zer premia dagoen aztertzeko eta zentrora eta eskuratzen den lokalera ahalik eta hobekien egokitzeko
  3. Instalazioetara joatea
  4. Dokumentazioa ematea eta kontratua formalizatzea

Inoiz aretoren bat alokatzeko
  1. Eskaera erregistratzea
  2. Libre dagoen berrestea
  3. Proforma faktura bidaltzea
  4. Ordaintzea eta fakturatzea

Izapidearen arduraduna

Erakundea: Donostiako Sustapena, AB

Bestelako informazio interesgarria

Informazio gehiago 943 482 000

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli