Oker kobratutako diru sarrerak itzultzea

Telematikoki

Telefono bidez

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Udalak oker kobratu dituen diru sarrerak itzultzea: zergak, tasak, prezio publikoak eta isunak.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo bera ordezkatzeko baimena duena.

Baimendu dezakezu beste pertsona bat zure izenean egin dezan tramite hau, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Itzultzeko eskubidea arrazoitzen duen dokumentazioa, hala badagokio. Ibilgailuen zerga behin betiko bajarengatik (txatarra bihurtzea) edo lapurretarengatik itzultzeko kasuetan, aurkeztu beharko da ibilgailua autoak desegiteko lekura eraman denaren egiaztagiria edo, bestela, ibilgailua lapurtu edo ostu dutenaren salaketa.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 21 egun
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Datuak egiaztatzea
  3. Txosten teknikoa
  4. Baiespena edo ezespena ebaztea
  5. Interesdunari jakinaraztea.
  6. Ordainketa egitea (itzultzea), hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli