Gizarte Segurantzako pentsio hau bizitzeko nahiko baliabide ekonomikorik ez duten pertsona adindu edo desgaituentzako da.
Bi modalitate daude:
- JUBILAZIOAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
- ELBARRITASUNAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
14 ordainketa egiten dira (12 hileroko eta 2 aparteko ordainsari ekainean eta azaroan). Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna.
Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.