• ERRESERBA INDIBIDUALA

    Gehinenez 14 pertsona

    TALDEKAKO ERRESERBA

    14 pertsonatik gorakoentzat

    Sartu
Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Nola egin erreserbak


Bai taldeek bai banakakoek baldintza batzuk bete behar dituzte, eta jardunbide bati jarraitu, erreserba egiteko, dela aurrez dela “in situ”.
  • 15 pertsona edo gehiagoko taldeak. Eskaera idatziz, posta elektronikoz edo faxez egin, pertsona kopurua, entitatea, telefonoa, emaila, etab. adieraziz. Tokia egonez gero hitzarmen bat bidaliko zaie, hau bete ondoren berriro guri bidaltzeko. Hitzarmenaren baldintzak irakurri hau konfirmatu ahal izateko.
  • EZEZTATZEAK, EMAN GABEKO ZERBITZUAK ETA ITZULTZEAK
  • Bezeroak erreserba egin ondoren, baldintza administratiboak bete ondoren eta egonaldiari dagokion zenbatekoa ordaindu ondoren, erreserba ezeztu nahi duela adierazten badu, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
    Zerbitzuari berari dagokion arrazoiren bat dela eta, zerbitzua ezin bada instalazioan bertan eskaini, hona hemen irtenbideak:
    1. Elkarte erabiltzaileak ez baditu baldintza administratibo eta ekonomiko guztiak bete, erreserba ezeztuko da.
    2. Udalerrian bertan edo inguruan antzeko kategoriako eta balorazioko alojamendua eta zerbitzuak aurkituko ditu, elkarte erabiltzaileak duen garraiobidea kontuan hartuta.
    3. Elkarte erabiltzaileak ez badu onartzen udalerriz edo lekuz aldatzea, eskubidea izango du ordaindutako zenbatekoa itzul diezaioten eskatzeko.
    4. Udalerrian bertan edo inguruan antzeko kategoriako eta balorazioko alojamendua ezin bada eskaini, ordaindutako zenbatekoa itzuliko da.
    5. Itzuli beharreko diru kopurua eskatzailearen kontu korrontean sartuko da.
    6. Erreserbaren ezeztapenaren kudeaketaren gastoak 4 eurokoak dira.
    • Banakakoa edo 15 pertsona baina gutxiagoko taldeak. Erreserba egiteko online formularioa bete erreserba egiteko.

Erreserbatzeko baldintzak

  • Iristean Aterpekide txartela, edota Gazte Txartela, erakustea beharrezkoa da.
  • (GARRANTZITSUA) Taldea osatzen duten emakume eta gizon kopurua adierazi behar da. Gelak sexuaren arabera banatuta daude, taldeen kasuan eta erabilgarritasunaren arabera saluespenak egiten dira.
  • Erreserba gutxienez 10 eguneko aurrerapenarekin egin behar da.
  • Oradainketa aurrez egiten da (txartelak onartzen dira)