Breadcrumb

BIT - BANNER HOMEA 2022

BIT - AURKEZPENA TESTUA

Urrezko Danborra pertsona fisikoei edo juridikoei ematen zaie, haien eguneroko lana, ibilbide eta ospe profesionala, edo beste alderdiren bat saritzeko, aktiboki eta nabarmen lagundu dutelako hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat finkatzen, eta, horri esker, hiriaren ahalmen turistikoa handitu delako, hiria ezagutzea ahalbidetu delako, haren kanpo-proiekzioa indartu delako, eta beste herrialde, hiri, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza- eta laguntasun-loturak bultzatu direlako. Egoerak hala eskatuz gero, hilondoan ere eman ahal izango da saria. 

Kultura eta Turismo Ekintzetxeak sortu zuen Urrezko Danborraren saria, 1967an. Hasiera batean, erakunde autonomo hartako zuzendaritza-batzordeak soilik aukeratzen zuen sariduna, eta, ondoren, udalbatzak berretsi behar zuen.

1999an, Donostiako Udalaren Ohore eta Goraipamenen Araudian sartu zen Urrezko Danborra, eta, gerora, zenbait aldaketa izan dituzte sariaren arauek. Hala ere, denboraren poderioz, sariaren beraren pertzepzioa eta zentzua nabarmen aldatu dira donostiarren artean. Hori dela eta, 2018tik, prozedura bat ezarri zen, herritarrek  parte har zezaten Urrezko Danborra aukeratzeko.

Herritarrek Urrezko Danborrerako pertsona bat proposatu dezakete 2023ko azaroaren  6tik azaroaren 19 arte.  Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza zerbitzuak  proposamenak aztertuko ditu. Txostenak udaleko bozeramaileen batzordera bidaliko dira. 

Batzorde horrek gehienez 3 hautagai aukeratuko ditu. Hautagai batek  Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren hiru herenak,  Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute. 

Udaleko Bozeramaileen Batzordean gehiengo hori lortzen ez bada, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egingo dute botu bidez. Aukeraketa hori,  2023ko abenduaren 11tik eta 17ra bitartean izango litzateke.