Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Fernando Sasiain alkate eraikina



Fernando Sasiain alkate eraikinaren argazkia

Fernando Sasiain errepublikanoa zen alkate San Telmo Museoa inauguratu zenean, 1932ko irailaren 4ean, eta horren aitortza gisa erabaki zuen Udalak museoaren handitzen lanetan egin zen eraikin berriari bere izena ematea. Juan Karlos Izagirre alkateak Fernando Sasiainen izena daraman plakari estalkia kendu zion eraikin berriaren fatxadan (Zuloaga plaza) Arantxa Garayalde Brau, Josefina Garayalde Brau eta Elena Sasiain, Fernando Sasianen ilobekin eta bilobekin batera.

Arratsaldean, San Telmo Museoan, Rosa Ayerbe historialariak, Xabier Urmeneta psikologoak eta Iñaki Marquez psikiatrak hitzaldi bat eskaini zuten Fernando Sasiaini buruz. Donostiako Orfeoiak emanaldia eskaini zuen, duela 80 urte San Telmoren inaugurazioa egin zuen bezala.

Fernando Sasiain bere garaiko politikari garrantzitsua izan zen: udal mugimenduaren bultzatzaile, Donostiako Itunaren bilerako buru izan zen eta estatutuaren proiektuan aktiboki hartu zuen parte; hain zuzen ere, berak entregatu zuen proiektua Gorte Orokorretan eta berak eman zion dokumentua Errepublikako presidenteari 1933an.


Informazio gehiago


Liburua: "Fernando Sasiain Brau Donostiako alkate errepublikanoa: historiaren ahanztura"


Liburuko azala
Xabier Urmeneta eta Iñaki Markez, Fernando Sasian Brau, II. Errepublikaren garaian gure hiriko alkate izan zenaren pertsonaiaz nahiz testuinguru historikoaz aritu ziren beraien liburuaren aurkezpenean. Donostiako Udalak, oroimen historikoaren berreskuratzean konpromisoa agertu nahi du argitaratze honen bidez, eta altxamendu frankistaren eta gerra zibilaren bitartean, nahiz diktadura frankistapean Sasiain bezalako pertsonei edota giza eskubideak ukatuak izan zitzaizkienei aitortza egitea.

Hortaz, orain arte ezezaguna edota ahaztua izan den Fernando Sasiain Brau merezi duen errekonozimendua egiteko garaia iritsi dela iritzi dio egun Donostiako alkatea den Izagirre.


Liburu elektronikoa irakurri.