Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimen oroimenezko eskultura Aieten



Aiete parkean eskultura
“Urte haietan” eskulturak Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktimak oroitzen ditu. 2011ko apirilaren 30ean jarri zen Aieteko Kultur Parkean, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen ondoan. Donostiako Udalak sustatutako artelana honek biktimen duintasuna eta herritartasuna itzultzea du xede.

Juan Jose Novellaren eskultura karbono-altzairuz eginda dago eta 3,5 metro inguruko luzera dauka. Habitat bat da, mugarri bat, ibiltaria bertan sar daiteke eta horman barrena begiratu; zulatutako urteek 1936ko Estatu-kolpetik 1975ean diktadura frankista amaitu arteko etapa jasotzen dute. Argiaren arabera, ibiltarian, eskulturan bertan edo parkearen lurrean islatzen dira.

Lehiaketa publikoa


Epaimahaiak lehiaketa publikora aurkeztu ziren 37 proposamenen artean Novellaren “Urte haietan” artelana hautatu zuen. Proposamenak helburutzat Gerra Zibil eta diktadura frankistaren biktimen oroimenari erreferentzia egiten dion testigantza publikoa uztea zuen, zauriak istea jo-mugatzat izanik eta gure historian horrelako atal bat berriro ireki ez dadin desioz.

Horrelako jardueren bitartez, Donostiak Bakearen Kulturaren gune izatea du helburutzat, Bakearen Hazitegi bat. Basakeria eta baztetzearen kontra borrokatu eta elkarbizitzaren Kulturaren eta adiskidetze zibikoaren alde egin nahi du. Hirian giza eskubideak eta justizia defendatzen duten hainbat eskultura eta ekipamendu daude: GIB-HIESaren biktimei elkartasuna adierazteko lorez osatutako lazo gorria Kalkutako Teresa plazan; Ernest Lluch Kultur Etxea Anoetako estadioan; Gregorio Ordoñez hiribidea; Alderdi Ederreko terrorismoaren biktimen aldeko monolitoa; Oroimenaren Lorategia Loiolako Erriberetan; Bakearen Usoa Anoetan; diktadura frankistaren biktimen oroimenezko eskultura Bigarren Errepublikaren plazan; Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea eta artelana hau, Franco diktadorearen udako egoitza izandakoaren ondoan jarrita.