Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Eneko Goia Donostiako alkateak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Aintzane Ezenarro Gogora ko zuzendariak irekiera eman zioten 2016ko maiatzaren 30ean Donostian Memoria Plazaren erakusketa ibiltariari. Erakusketa horrek Euskadin azkeneko hamarkadetan gertatutakoaren testigantzan jaso eta erakusten ditu memoria anitza eta partekatua eraikitzeko asmoz.

Horretaz gain eta erakusketaren esparruan honako ekitaldia hauek antolatu ziren:
  • Maiatzaren 30ean, 19:30ean: Donostiako memoria hurbila. Alkatearen eta alkate-ohien arteko mahai-ingurua.
  • Ekainaren 2an, 18:00etan: “Memoria eraikiz: biktimak eta gizartearen arteko elkarrizketa”. Memoria eta bizikidetzari buruzko talde-dinamikak.
  • Ekainaren 6an, 19:00etan: Memoria historikoari buruzko hitzaldia. Lourdes Herrasti: “Hobiak hobitik ateraz. Duintasunak berreskuratuz”. Eneko Sanz: “Donostiako guerra zibila eta Fernando Sasiain bere alkate errepublikanoa”.


HELBURUAK
  • Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  • Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

ERAKUSKETAGUNEA

Honako gune hauek izango zituen Alderdi Ederren instalatutako karpan:
  • Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izan zuten.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izan zituzten, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatu ziren eta mahai-inguruak egin.
  • Mezuen hormairudia: bertaratzen zirenek euren mezua hormairudian idatzi ahal izan zuten.