Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako alkate Eneko Goiak parte hartu zuen Aieteko Bakearen Etxean Oroimena Bizirik erakusketaren irekieran. Erakusketa honek gerra zibilean eta frankismoaren garaian gehiegikeria larriak pairatu izan zituzten lagun guzti horien aitortza izan nahi du, memoria kolektiboaren balioa berreskuratu, eta biktimenganako harrera eta enpatia sareak sortu, herritarrak berriro gertatuko ez den berme bizia izan daitezen.

Erakusketa 2016ko irailaren 14an inauguratu zen. Irikieran, Eneko Goia alkateak honakoa esan zuen: “Gaur 80 urte betetzen dira hiria erori zenetik eta, ondorioz, demokrazia eta askatasuna itzali zirenetik. Eta Oroimena Bizirik erakusketaren helburua da, besteak beste, uda hartan eta egun hartaz geroztik Donostian gertatutakoak oroitzea, betiere, egoera hori sufritu zuenei aitortza eginez, eta era berean, etorkizunerako oso baliagarria izango zaigun lezioa ematea, historia berriro errepika ez dadin”.