Inprimatu
Whatsapp ikonoa

'Urdina' eskulturaren irudia



Aieteko Parkeak instalazio berria du biktimen omenez, kasu honetan Donostian jaio edo bizi izan ziren nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako pertsonen omenez.

Jose Iñigo Piñera Elorriagaren "Urdina" instalazioa da, 2019ko Proiektu Lehiaketaren irabazlea. "Urdina" instalazioa espazio kubiko ireki bat da, Anne Franken gaztainondoaren kimua dagoen bidezidorretik gertu.

Kanpoko irudia zakarra eta gogorra (hormigoia), planteatzen da, bunker baten antzekoa, baina pertzepzio hori denborarekin aldatuz joango da, hormen kanpoko aldeetan landatutako landare igokariz estaliko baita. Gerturatzean, kuboak barrura sartzeko gonbita egiten digu, eta barrualdetik, leiho horizontal batek hainbestetan ikusiko zuten ikuspegia markoztatzen du, eta gero faltan botako zuten, nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako donostiarrek.

Beste aldean, leiho bertikal batek Anne Franken zuhaitzaren kimua enfokatzen du bere ikuspegia irudikatuz. Instalazio hau "tresna" funtzional eta ingurunera egokitu gisa planteatzen da, soiltasunaren, argitasunaren, harmoniaren eta zorroztasun estetikoaren bidez gu hezteko eta gertatutakoa ez ahazteko erabili ahal izateko, berriro ez errepikatzeko helburuarekin.

Nazismoaren biktimak



Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 2018ko urtarrilaren 23an izandako ohizko bileran onartu zuen Adierazpen Instituzionalean, berretsi egiten da askatasunen aldeko eta nazismoaren aurkako borrokarekiko elkartasuna, eta konpromisoa hartzea, nazien ankerkeria bezalako gertaerak prebenitzeko eta horien inguruko kontzientzia zabaltzeko berriro gerta ez dadin.

Nazismoak sei milioi judutar baino gehiago deuseztatu zituela modu sistematikoan eta aurretik pentsatuta, baita beste ehunka mila pertsona ere, haien arrazagatik, jatorri etnikoagatik, erlijioagatik, klase sozialagatik, ideia politikoengatik edo sexu orientazioagatik; horien artean, 150 euskaldun inguru deportatu zituztela nazien sarraski esparruetara 1940tik 1945era, Frantzian erbesteratu baitziren Gerra Zibiletik eta diktadura frankistatik ihesi. Faxismoaren aurkako porrotaren ondoren, Frantzian erbesteratu eta Bigarren Mundu Gerrari egin behar izan zioten aurre. Kasu honetan nazismoak preso hartu eta sarraski esparruetara deportatu zituen.

Erakunde publikoek eta gizarte zibilak biktima horiek omentzeko zenbait ekitaldi egin izan dituzte. Aieteko kultur parkean, 2011ko urtarrilaren 27an, nazien holokaustoko biktima Anne Frankek Amsterdamen 1940 eta 1944 bitartean ezkutatuta egon zen etxeko ganbaratik ikusten zuen gaztainondoaren kimua landatu zen.