Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Altzan 1931n eratutako Udalbatza omendu zuen 2021eko irailaren 11n, hiriko oroimen historikoa berreskuratzeko lanarekin jarraituz.

Eneko Goia alkateak adierazi zuenez, “ekitaldi honen bidez, bai Udalak bai Altzako herriak Altzako azken udalbatza hautetsiek, askatasunaren bidetik, bertako herritarren alde egindako lana aitortu nahi dute".

II. Errepublikan (1931-1937) Altzan eratutako Udalbatzaren omenezko ekitaldia, Ekialdeko Barrutiko Batzarraren ekimenez egin zena, Altzako Alkateordetzan egin zen. Bertan, azken korporazioko 12 kideen omenezko plaka bat estalgabetu zen.

Omenaldian, Udalbatzaren kide izan ziren Celestino Atorrasagasti, Pedro Ayesta, Gaspar Cardona, José Casares, Juan Iriarte, José Iruretagoyena, José Juanes, Pablo Landa, Ricardo Tejada eta Felipe Zurutuzaren senideek oroigarri bat jaso zuten.

Ekitaldian Donostiako Udaleko talde politikoetako ordezkariak, Ekialdeko Barrutiko Batzordeko ordezkariak eta omendutako Udalbatzako kideen senideak izan ziren.

Hau bezalako aitorpen publikoko keinuen bidez, Donostiako Udalak bere historia ahanzturatik atera nahi du, eta gerra zibilaren ondorioak jasan zituzten pertsona horiek ezagutzera eman, gerraren eta ondorengo diktadura frankistaren ondorioz jasan zuten umiliazioa eta mina erreparatzeko asmoz