Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2021eko abenduaren 22an Donostiako eta Pasaiako Udalek 1931n langile martxa batean Guardia Zibilak tiroz hildako 7 langileak eta zauritutako guztiak omendu zituzten, gertakariaren 90. urteurrenean.

Ekitaldian Eneko Goia Donostiako alkatea, Izaskun Gomez Pasaiako alkatea, bi udalerrietako udalbatzetako kideak eta hildako langileen senideak izan ziren, eta Ategorrietako erlojuaren ondoan haien oroimenean jarri den monolitoa desestali zuten. Ondoren, lore eskaintza bat egin zen.

José Carnes (32 urte), Manuel Pérez (34 urte), José Novo (25 urte), Antonio Barro (31 urte), Julián Zurro (19 urte), Jesús camprosola (23 urte) eta Manuel López (26 urte) langile pasaitarrak 1931ko maiatzaren 27an Pasaiatik Donostiarantz abiatu zen langile martxa batean hil ziren. Ategorrietako erlojuaren parera iritsita, Guardia Zibila, manifestazioak aurrera ez egiteko agindua zuena, manifestariei tiro egiten hasi zen, 7 langileak hil eta zauritu ugari utziz.

Horrelako errekonozimendu publikoko keinuen bidez, Donostiako Udalak bere historia ahanzturatik atera eta hirian gertatutakoa ezagutarazi nahi du.