Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin zieten Polloeko hilerriko mausoleo frankistan identifikatutako 17 milizianoei, biktimen senitartekoen laguntzarekin.

Bakoitzaren izenak dituen plaka batek, ‘Duintasuna’ eskulturaren erreplikarekin batera, memoriala osatzen dute errepublikaren erregimen legitimoaren aurkako estatu-kolpearen ondorioz askatasunaren alde borrokatu eta bizia galdu zuten pertsona guztientzat.

Omenaldian Eneko Goia alkateak, José Antonio Ranz Rodríguez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuordeak eta hogeita hamar bat senidek parte hartu zuten. Iñigo Arregiren eskulturaren erreplika jaso zuten, oroigarri gisa.

Bertan izan ziren, halaber, Aintzane Ezenarro, Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria – Gogora; Ane Oyarbide, Donostiako Udaleko, Berdintasun Elkartasun eta Eskubide Zibilen zinegotzia eta Donostiako Udalbatzako kideak; Julen Arzuaga eta Gogora Zuzendaritzako Kontseiluko Ion Gambra eta Jon Hernández parlamentaria.

Prentsa oharra