Breadcrumb

Berdintasuna sustatuz

 

Berdintasuna bultzatuz - fomentando la igualdad

Berdintasun lantaldea

Ekialdeko Barrutiko Berdintasun Lantaldea  2019an sortu zen feminismoen eta berdintasunaren inguruko hausnarketak eta ekintzak bultzatzeko helburuarekin,  betiere Ekialdeko Barrutiko errealitateak kontutan harturik. Hauek garatzeko Donostiako Berdintasun sailarekin koordinazioa eta lankidetza etengabekoa da.

Lan taldea osatzen dute

  • Elkartasuna auzo elkartea
  • Oletako auzo elkartea
  • Inxaurdi auzo elkartea
  • Plazandreok elkartea
  • Intxaurrondo Berri emakume elkartea
  • Sporting Herrera
  • Banakako emakumeak
  • EH Bildu, PSE- EE  eta  EAJ alderdietako ordezkariak

 

Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun egoeraren DiagnosiaDiagnosia, Berdintasun Plana eta Memoriak

 

2021ean Ekialdeko Barrutiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko egoeraren Diagnosia egin zen.

Azterketa hau amaitu eta gero eta hau oinarritzat hartuta, neurriak eta esku-hartzeak jasotzen dituen Berdintasunerako Plana diseinatu eta argitaratu zen. Plan honek 4 urteko plangintza jasotzen ndu eta Ekialdeko Barrutiko markoa finkatzen du. Zehazteko asmoarekin, bi urtetako lana jasotzen duen I. Plan Operatiboa egin zen

'Ekialdeko Barrutiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko egoeraren diagnostikoa'   egin zen, honen bidez Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta auzoetako errealitate eta behar zehatzak aztertzeko. 

Diagnostiko horretan, Donostiako Estrategia Bulegoak bildutako informazioa eta datuak jaso ziren nagusiki, informazio hori eta haren azterketatik ateratako ondorioak ikuspegi feministatik landuz.

 

 

Ekialde barrutiko emakume eta gizonen berdintasunerako 1. plana

 

​​​​​​​

 

 

 

 

 

Jabekuntza Eskola

 

Ekialdeko Barrutiko emakumeei zuzendutako jabekuntza eskola 2020an jarri zen martxan.

 
Jabekuntza eskola mugimendu feministen aldarrikapen, tesi eta dinamiketan oinarritzen da : emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa sustatzen du eskolak, hori emakumeen partehartze erreal bat sortzeko tresna gisa baliatuz eta  eraldaketarako bidea eraikiz.

2024 urtean Ekialdeko BarrutikoBerdintasun Lantaldeak, Berdintasun Sailaren laguntzarekin, otsaila bukaeran hasi eta maiatzera arte luzatuko diren sei jardueraz osaturiko Jabekuntza Eskola antolatu du: komunikazio ikastaroa eta  brikolaje tailerra, batukada feminista, liburu eta komiki aurkezpenak,  atrilen aurkezpen ekitaldia... Informazio gehiago eta izen emateak hemen.

 

Ekialde barrutiko emakumeentzako jabekuntza eskola

 

 

Ekialde Barrutiko emakumeentzako jabekuntza eskola kartela

Aurreko edizioetako jarduerak:  Indarkeria matxisten aurkako ekimena, Autodefentsa Feminista ikastaroa, Emozio tailerra eta Bilera telematikoak prestatzeko tailerra, 'Ni zainduz,  ni ezagutu eta ni onartuz ,  'Brikolajearen oinarriak'... ' Hitzaldiak: 'Indarkeria matxistak Greziako artean', 'Ondo jan eta hobeto bizi',  'Nire autoestimua elikatuz', 'Elektrizitatean Hastapenak'...  Ekintza hauen antolaketan parte hartu dute, besteren artean, Showtime Kultur Elkartea, Ortzadar Emakume Taldea... Beste jabekuntza jarduera batzuk +55 Programarekin elkarlanean osatu dira.

 

 

 

 

 

Ekialdeko Barrutiko kaleetako emakumeen izenak

Ikusi Ekialdeko Barrutiko kaleetako emakumeeen izenen mapa

Emakumeen ikusezintasuna hautematen den eremuetako bat espazio publikoa da. Horrek emakumeak aintzat ez hartzea esan nahi du, eta estaltzea emakumeen ekarpenak jendarte parekideago eta bidezkoago baten garapenaren  nahiz aurrerabidearen alde.

 

Hirian emakumeen izenak dituzten kaleak ez dira % 10era iristen, eta, kaleren bat duten gutxi horiei buruz, ez dakigu ez zer ekarpen egin zioten hiriari ez beren ofizioak eta borrokak zeintzuk izan ziren.


Lantaldearen ekimenez, Ekialdeko Barrutian emakumeen izenak dituzten 9 kale dituzten emakumeen biografiak ikusarazi nahi izan dira eta 2021 urtean informaziodun atrilak jarri ziren. Biografia guztiak Podcast batean jaso dira.

Intxaurrondon kale bat duen Dolores Goia irakasleari omenaldia eskaini zitzaion 2021 urtean.​​​​

 

2024ko urtarrilean hiru atril berri jarri dira Altzan Ekialdeko Barrutiko emakumeen ekarpenak aitortzeko: Herrerako emakume bolariak, Altzako emakume milizianoak eta indarkeria matxisten biktima-bizirauleak.