BARRUTIA - PODCAST TESTUA

EKIALDEKO BARRUTIA

 

"Emakumeen omenezko atrilak Ekialdeko Barrutian

Hirian emakumeen izenak dituzten kaleak ez dira % 10era iristen, eta, kaleren bat duten gutxi horiei buruz, ez dakigu ez zer ekarpen egin zioten hiriari ez beren ofizioak eta borrokak zeintzuk izan ziren.

Emakumeen ikusezintasuna hautematen den eremuetako bat espazio publikoa da. Horrek emakumeak aintzat ez hartzea esan nahi du, eta estaltzea emakumeen ekarpenak jendarte parekideago eta bidezkoago baten garapenaren  nahiz aurrerabidearen alde.

Ekialdeko Barrutian emakumeen izenak dituzten 9 kale dituzten emakumeen biografiak ikusarazi nahi izan dira eta 2021 urtean informaziodun atrilak jarri ziren.

Bestalde, 2023an beste 3 atril jarriko dira Altzako emakume milizianoen, Herrerako emakume bolarien eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen omenez.  Biografia guztiak Podcast honetan jaso dira.

Eduki publikatzailea

Podcast img
Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak

Indarkeria matxistaren biktima-biziraule diren emakume guztiei, eta indarkeria matxista guztien prebentzioan, arretan, erreparazioan eta desagerraraztean egunez egun borrokatzen eta lan egiten duten guztiei omenaldian.

Podcast img
Altzako emakume milizianoak

Gerra Zibilaren hasieran (1936-1939), Donostia erori aurreko egunetan, 1936ko irailaren 13an, Herrerako, Altzako beste gune batzuetako eta Trintxerpeko emakume oso gazte batzuek Jaizkibeleko eta Aiako Harrietako defentsa-lerroetara joateko erabakia hartu zuten, Errepublika eta beren ideiak armekin defendatzeko.

Podcast img
Emakume Bolariak

Duela 30 urte baino gehiago, Herrerako emakume talde batek hain maskulinoa zen boloen mundua desafiatzera ausartu zen Gipuzkoako lehen emakume bolari federatuak bihurtuz.

Donostia San Sebastián
GLORIA FUERTES (Madril, 1917-1998)

Idazlea, literaturaren funtsezko emakume ahotsa eta sexu askatasunaren aldeko borrokan erreferentea. Haur aldizkarien erredaktore izan zen, eta poesia eta antzerkia idatzi zituen, hainbat sari eta beka irabazi zituelarik.

Donostia San Sebastián
DOLORES IBARRURI (Gallarta, 1895 – Madril, 1989)

Politikaria, Espainiako Alderdi Komunistaren sorreran parte hartu zuen. Bere bizitza osoa langile klasearen hedapenari eta defentsari lotuta egon zen.

Donostia San Sebastián
BIZENTA ANTONIA MOGEL ELGEZABAL (Azkoitia, 1782 - Abando, 1854)

XIX. mendeko idazlea, euskaraz argitaratu zuen lehen emakumea izan zen.

Donostia San Sebastián
JOANA de ALBRET JUANA III DE NAVARRA (Pau, 1528 – Paris, 1572)

Behe Nafarroako erregina, pertsona estrategikoa izan zen garaiko erresumen arteko gatazketan. Itun Berria euskarara itzultzea sustatu zuen.

Donostia San Sebastián
BATELARIAK

Batelariak Pasaiako badian (Gipuzkoa) bidaiari-zerbitzuak ematen zituzten itsasontzi eta txalupen jabeak ziren. Portuaren alde batetik bestera zihoazen arraunean, jendea eta ondasunak garraiatzen.

Donostia San Sebastián
IGNACIA DE ZABALO, NORNAI (Donostia, 1905 – Bartzelona, 1939)

Ilustratzaile eta marrazkilaria, XX. mendeko Euskal Herriko lehen emakume marrazkilari profesionaltzat hartua izan zen. "Nornai" (edozein) ezizenarekin sinatzen zuen.

Donostia San Sebastián
ALICE GORDON GULICK (Boston, 1847-Londres, 1903)

Pedadoga eta misiolari estatubatuarra, Nazioarteko Institutuaren sortzailea, oinarrizko eskola bat eta barnetegi bat sortu zituen Donostian, non emakume gazteak prestatzen ziren eskola protestanteetan irakasle izateko.

Donostia San Sebastián
MARIA DOLORES GOIA (Donostia, 1913-1986)

Andereño donostiarra, II. Errepublikan Gerra Zibilean zein gerra ostean irakasle aritua eta ikastolen bultzatzaile garrantzitsuenetakoa.

Donostia San Sebastián
CARMEN BURGOS COLOMBINE (Almería, 1867 - Madril, 1932)

Idazlea, itzultzailea eta emakumeen giza eskubideen aldeko ekintzailea. Espainiako lehen emakume kazetari eta gerra-korrespontsaltzat hartzen da. "COLOMBINE" izenarekin ezagutzen zuten, ezizen askorekin sinatzen zuen arren.