Cooperacion TItulo
Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Breadcrumb
Eduki publikatzailea
COVID-19 pandemiari UNICEFek Siriako eremu ahulenetan emandako erantzuna 2021
Momentu berezia
![COVID-19 pandemiari UNICEFek Siriako eremu ahulenetan emandako erantzuna img](https://donostia.eus/ataria/documents/3946347/0/siria+%281%29.jpg/efaff717-2c8a-1a5d-c891-7f60e203d3fa?t=1612942470002)
Gatazka hasi eta bederatzi urtera baino gehiagora, Siria munduko krisi humanitario larrienetako bat bihurtzen ari da. Sirian dauden haurrak muturreko indarkeria-egoeren mende daude, eta horrek zuzenean eragiten du haien biziraupenean, garapenean eta ongizatean.
Lekualdatutako populazioak eta aberriratutako pertsonak, bereziki Siriako ipar-ekialdean eta ipar-mendebaldean, gaixotasun infekziosoen agerraldiekiko kalteberak dira, COVID-19 barne, bizi-baldintza osasungaitzak eta osasun-zerbitzuen gainkarga direla eta. Bederatzi urteko gatazkak nabarmen murriztu du oinarrizko gizarte-zerbitzuetarako sarbidea.
Siriako ipar-ekialdean prestatutako desplazatuen kanpamenduetan ezarriko den proiektu honen bidez, honako hauek erosi eta banatuko dira: haur eta familientzako ur- eta higiene-kitak, osasun-zentroetarako oinarrizko hornidurak, osasun-langileak babesteko ekipamendu mediko eta higienikoa, eta eskolak, osasun-zentroak eta oinarrizko beste instalazio batzuk desinfektatzeko hornidura
Donostiako Udala: | 17.446,19 € |
---|---|
Entitatea: |