Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Inbertsio nagusiak 2018 A
Inbertsio nagusiak 2018 (1/3)
Oinezkoentzako eremua Amara-Osinagan
300.000€
Irun plaza antolatzeko aurreproiektua egindakoan hasiko dira lanak egiten. Faseka egingo dira. Isabel II.a, Felipe IV.ena eta Gregorio Ordoñez kaleak hartuko ditu proiektuak.
Bidegorrien loturak
250.000€
Bidegorri lotura batzuk egingo dira, oinezkoen eta bizikleta zaleen segurtasuna handitzeko pentsatutakoak. Toki hauetan jardungo dugu: Kursaal zubian, Euskadi plazan eta Kontxako bidegorrian. Aurrekontua agortu arte jardungo dugu.
Karlos I.aren hiribideko urbanizazio lanak (B fasea)
160.000€
2017ko aurrekontuarekin, tableroen azpia hobetzeari ekingo diogu, Karlos I.aren hiribidearen bi aldeen arteko oinezkoen bidean. Beste hobekuntza batzuk egiten ere jarraituko dugu inguru horretan.
Heriz-Erregezaintza bitarteko igogailua
599.500€
Garraio bertikaleko esku-hartze bat da, asmo handikoa, herritar askok eskatutako toki batean egingo dena eta teknikariek oso beharrezkotzat jo dutena.
Ekipamendu plana
Udal Departamentuen egoitzak berregokitzeko proiektu eta lanak, ondoko eraikinetan (eta bakoitzean kokatuko den Unitatea):
- Udaletxea: Zerbitzu Orokorrak eta Talde Politikoak: 1.000.000€
- Goikoa: Zerbitzu Ekonomiko-Finantzieroak: 350.000€
- San Martin 46: Hirigintza Sostengarria, behin-behineko kokapena: 650.000€
- Udal Agiritegia: 500.000€
Ekipamendu plana
550.000€
Udaletxeko ekialdeko hegalean kokatuko den Donostia Turismoaren egoitza berriaren egokitze lanak.
Euskalduntze-Alfabetatzea
351.102€
Euskara ikasteko diru laguntzak: 16 urtetik gorako donostiarrentzat diru laguntzak, langabetuei doako ikastaroak eskaintzeko euskaltegientzako diru laguntzak eta merkatari, ostalari, guraso eta erretiratuentzako xede bereziko ikastaroak antolatzeko laguntzak.
Euskararen erabilera
406.051€
Haur eta gazteen aisialdiko euskarazko eskaintza handitu eta erabilera areagotzeko Haurrak Beti Jolasean eskolaz kanpoko jarduera, Oporretan Euskaraz udaleku irekiak eta Parketarrak egitasmoak antolatzea.
Euskararen erabilera
191.785€
Euskararen erabilera indartu dadin hizkuntza ohituretan eragin beharra dago eta horretarako politika publikoetan herritarren parte hartzea sustatzea eta erakunde publikoen eta gizarte eragileen artean lidergoa eta elkarlana partekatzea ezinbestekoak dira. Horregatik, oso garrantzitsua da euskararen normalizazioa bilatzen duten ekintzak auzoen berezko ezaugarrietara hurbiltzea eta egokitzen joatea.
Ildo horretatik, Euskara Zerbitzua Donostiako auzoetan euskararen normalizaziorako planak garatzea sustatzen ari da auzo bakoitzeko eragileekin, eta Euskal Herri osoan garatuko den Euskaraldia egitasmoa izango da 2018an lehentasunezko eginkizuna.
Lan Mundua
65.117€
Zerbitzu enpresek, batik bat merkataritza eta ostalaritza esparrukoek, herritarrekin dituzten harremanetan euskara erabiltzeko aukera eskaintzea du helburutzat Merkataritzan eta Ostalaritzan ere Euskaraz egitasmoak. Aukera hau bermatzen duten establezimenduetan identifikagarri bat jartzen da, bezeroak jakin dezan euskaraz egin dezakeela.
Memoria eta gure iraganaren berrikuspen kritikoa
100.000€
"Adiorik Gabe": DSS2016EUtik jaso den legatua. Terrorismoa eta indarkeria ezberdinen biktimei omenaldiak, arte eszenikoak erabiliz.