Breadcrumb
BIT - BANNER HOMEA 2024
BIT - AURKEZPENA TESTUA
Herritarrek Urrezko Danborrerako pertsona fisiko edo juridiko bat proposatu dezakete 2024ko urriak 28tik azaroaren 10 arte. Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak proposamenak aztertuko ditu. Txostenak Udaleko Bozeramaileen batzordera bidaliko dira.
Batzorde horrek gehienez 3 hautagai aukeratuko ditu. Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, hau da udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren hiru herenak, Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute.
Udaleko Bozeramaileen Batzordean gehiengo hori lortzen ez bada, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egingo dute botu bidez.
Urrezko danborraren historia
Urrezko Danborra pertsona fisikoei edo juridikoei ematen zaie, haien eguneroko lana, ibilbide eta ospe profesionala, edo beste alderdiren bat saritzeko, aktiboki eta nabarmen lagundu dutelako hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat finkatzen, eta, horri esker,
- hiriaren ahalmen turistikoa handitu delako,
- hiria ezagutzea ahalbidetu delako,
- haren kanpo-proiekzioa indartu delako,
- eta beste herrialde, hiri, erakunde eta pertsona batzuekiko ezagutza- eta laguntasun-loturak bultzatu direlako.
Egoerak hala eskatuz gero, hilondoan ere eman ahal izango da saria.
Kultura eta Turismo Ekintzetxeak sortu zuen Urrezko Danborraren saria, 1967an. Hasiera batean, erakunde autonomo hartako zuzendaritza-batzordeak soilik aukeratzen zuen sariduna, eta, ondoren, udalbatzak berretsi behar zuen.
1999an, Donostiako Udalaren Ohore eta Goraipamenen Araudian sartu zen Urrezko Danborra, eta, gerora, sariaren arauek zenbait aldaketa izan dituzte. Hala ere, denboraren poderioz, sariaren beraren pertzepzioa eta zentzua nabarmen aldatu dira donostiarren artean. Hori dela eta, 2018tik, prozedura bat ezarri zen, herritarrek parte har zezaten Urrezko Danborra aukeratzeko.