Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Aurkezpena
Aurkezpena
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 LEGEAk bere VI kapituluuan Gobernu Irekia, Gardentasuna, Datu irekiak eta Herritarren Parte Hartzea arautzen du eta 47.3 artikuluan zehazki, gobernuek nola betetzen dituzten euren eginkizunak, nolako politika publikoak abiarazten dituzten eta nola kudeatzen dituzten baliabide publikoak, era horretara arduradun publikoen kontuak ematea errazteko.
Gainera, 52. artikuluan gardentasunari buruzko gutxieneko betebeharrak zehazten ditu eta horien artean honako hauek daude:
- Publiko egitea Gobernu Plana edo jarduera-plana eta aldian-aldian, horien betetze-maila
- Antolamendu-egituren plan eta programak eta hauen betetze-maila eta emaitzak, aldizka ebaluatu eta argitaratuz, neurketa eta balorazioko adierazleekin batera.
Era berean, Udal Gobernuak 2019-2023 epealdirako zuen erronketako bat herritarrei kontuak emateko sistema egokia eskaintzea da, planek eta zerbitzuek webgunean presentzia sendoa eta eguneratua izatea lortuz.
Gobernu honek 2019-2023 legegintzaldiaren hasieran aurkeztu zuen bere Gobernu Plana, eta Planean konprometitutako proiektu eta jardueren jarraipena egitera bideratuta dago kontu ematea, eta era berean, Gobernu Irekirako Aliantzarekin (OGP – Open government Partnership) lerrokatuta.
Kontu ematea Gobernu Planeko proiektu estrategikoen egoerari buruzko informazioa da, baita inpaktura bideratutako eta Gobernu Programaren ardatz estrategikoei lotutako adierazleei buruzkoa ere. Horrela bada, 2019-2023 Gobernu Planak 10 ardatz estrategiko, 56 helburu eta 559 jarduera biltzen ditu.
40 adierazlez osatutako panel bat identifikatu da, ardatz estrategikoen arabera banatuta, udal ekintzak izan dezakeen eraginari buruzko informazioa emateko. Ardatz estrategikoen araberako ikuspegian, ardatz bakoitzean onartutako zerbitzu kartak ere badaude. Zerbitzu karta hauek udal zerbitzuetan hartutako konpromisoen jarraipena erakusten dute.
Laburpen gisa, Gobernu Planean nabarmentzen diren 42 proiekturen egoerari buruzko informazio zehatza jasotzen da (23 hiri proiektutzat hartu zirenak, eta 19, Partaidetza Zerbitzutik herritarrentzat interesgarritzat jotzen direnak). Proiektu horiei buruzko informazioa auzoka ere kontsulta daiteke.