Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Amaran berrurbanizazioa
- Amara Berri
- Hiri jasangarria
Isabel II, Felipe IV eta Gregorio Ordoñez kaleen berrurbanizazioa. Donostiako Udalak Amarako ingurumen baldintzak hobetzera bideratutako jarduera multzo bat programatu du, herritarren erabilerarako eta gozamenerako espazioak berreskuratuz eta izaera desberdineko fluxuen arteko oreka egoerak lortuz (oinezkoena, txirrindulariena eta ibilgailuena, batez ere) guztiak modu armoniatsuan batera egon daitezen.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Amaituta
Lehenengo jarduketa Isabel II.aren hiribidean esku hartzea izan da, Madril hiribidearekiko elkargunearen eta Irun plazaren arteko tartean, espazio publikoa antolatzeko, berariaz oinezkoen joan-etorria eta egonaldia zabaltzeko eta ibilgailuen zirkulazio-eremua minimizatzeko, trafikoa baretze aldera.
Mugarriak
-
2020
Lehen faseko lanak hasi
-
2022
1. faseko jardueren amaiera Isabel II.arenean.
Ikasketa Plaza berritzen hastea.
Felipe IV.aren kolektorea eta Marinelen plazako euri-sarea berritzeko proiektua onartu da.