Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Eskusaitzeta poligonoa
- Zubieta
- Lurralde oreka eta kohesio jasangarria
Lurzatien merkaturatzea bultzatzea, enpresa berriak erakarriz, SPRIrekin egindako hitzarmenaren bidez.
Eskusaitzetaren jabetza Donostiako Udalarena da %53,73 eta Sprilur-ena %46,27.
1.052.679 m² ko azalera duen eremua da eta 290.110 m² (t) -ko eraikigarritasuna duen poligonoa.
Horietatik 263.860 m² (t) industria-erabilerakoak dira, 24.650 m² (t) hirugarren sektoreko erabilerakoak eta 1.600 m² (t) ekipamendukoak.
Espetxerako lurzatiak 284.255 m² ditu.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%66
Aurrerapen mailaren iturria: aurreikusitako 3 faseetatik amaitutakoen %
Gipuzkoako garapen ekonomikorako lursailik handiena da. Eusko Jaurlaritzak lurra 2000-2001 urteetan erosi zuen.
Birpartzelatze proiektua jabetzako erregistroan inskribatu da.
Dagoeneko enpresa hauek baieztatu dute Eskusaitzetan instalatzea: Otis, FCC, Distribuidora Farmacéutica, Supresu, Mubil eta elektromugikortasuneko enpresak, GHK, Zentru bioklimatikoa.
1. eta 2. faseak amaituta daude, eta 3. fasearen lizitazioa laster hasiko da eta 2024rako amaituta egotea aurreikusten da.
Mugarriak
-
2011
Planeamendu zehaztua, Urbanizaziorako programa eta urbanizazio proiektuak onartuta
-
2019
1. fasea: bide nagusia eta hondakinak kudeatzeko zentrotik hurbilen dauden lursailetako obrak amaitzea
-
2022
Otis enpresatik gertu dagoen biribilgunearen eta haren paraleloan proiektatutako biribilgunearen artean igarotzen den bidearen garapena
-
2023-2024
Urbanizazioko 3. fasea exekutatzea