Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Banner Rendicion cuentas
Eduki publikatzailea
Kontu ematea
Etxebizitza proiektua Añorga Txikin
- Añorga
- Kalitatezko enplegua eta garapen ekonomikoa
Hiri berroneratzeko hirigintza jarduera bat egin nahi da Añorga Txikin, eta bertako hirigintza plangintzan aurreikusita dago lurzati batean babes ofizialeko etxebizitzak garatzea.
Gastua
Proiektuaren egoera
Azken eguneratzea: 2023/02/28
Egoera: Abian
Aurrerapen maila:
%5
Aurrerapen mailaren iturria: Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) une honetako garapena
HAPOn jasoko dira lur zoru honen antolamendurako zehaztapenak.
Une honetan, ekimena plangintzaren izapidetze mailan dago. Hiri Antolamenduko Plan Bereziaren hasierako onarpena 2021eko otsailean izan zen. Plangintza hori, behin betiko onartu aurretik, aldaketa jakin batzuk egin beharko dira, dokumentu hori jendaurrean jartzeko eta parte hartzeko prozesuen ondorioz. Eremuaren kudeaketari lotuta, Hirigintzako Jarduketa Programa eta eremuaren birpartzelazio proiektua garatzeke geratuko dira.
Azken bi urteetan, plangintzari lotutako kudeaketa propioez gain, lan handia egin da Udalak esperientziak bateratu, koordinatu eta trukatzeko, lankidetza edo kooperatiba proiektu bat garatzeko interesa agertu duten elkarte eta partikularrekin.
Proiektu edo ekimen honek dedikazio eta lan handia eskatzen du, arrakastaz burutu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoan erreferentziazko eredu errepikagarririk ez dagoelako, eta finantza erakundeek, ereduak duen izaera berritzaileagatik, planteatzen dituzten mesfidantzak direla eta.
Informazio gehiago:
https://www.donostia.eus/ataria/web/plan-orokorra/planorokorra/homeMugarriak
-
2022
HAPOaren informazioa eta diagnostikoa
-
2023
HAPOaren aurrerapena
-
2024
HAPOaren hasierako onarpena
-
2027
HAPOaren behin betiko onarpena