Breadcrumb

ZBE Cambio de idioma

Cabecera-Vehiculos-Extranjeros

Atzerriko matrikuladun ibilgailuak

ZBE_Mapa

 
 

Eremu honek 1,2 km2-ko azalera du, eta hiriaren erdialdean dago. Airearen kalitatea eta osasun publikoa zaintze aldera, ibilgailu kutsakorrenek ezin izango dute isuri gutxiko eremuan zirkulatu.

Vehiculos-Extranjeros-texto

Atzerriko matrikula duten ibilgailuen kasuan, guztiek aldez aurretik baimen-eskaera egin beharko dute Isuri Gutxiko Eremura sartzeko.

Atzerriko matrikula duten ibilgailuek sartzeko gutxieneko baldintzak honako hauek dira:

 

LEHEN FASEA (2025-2027)

  • 2004-10-01etik aurrera matrikulatutako motozikletak eta ziklomotorrak

  • 2006-01-01etik aurrera matrikulatutako autoak eta furgonetak (gasolina eta diesela)

  • Kamioiak, autobusak eta autokarrak: 

    • Gasolina: 2001-10-01etik aurrera matrikulatutakoak

    • Diesela: 2006-10-01etik aurrera matrikulatutakoak

 

BIGARREN FASEA (2028tik aurrera)

  • Motozikletak eta ziklomotorrak

  • Autoak eta furgonetak: 

    • Gasolina: 2006-01-01etik aurrera matrikulatutakoak

    • Diesela: 2014-01-01etik aurrera matrikulatutakoak

  • Kamioiak, autobusak eta autokarrak: 

    • Gasolina: 2009-10-01etik aurrera matrikulatutakoak

    • Diesela: 2014-10-01etik aurrera matrikulatutakoak

Baldintza horiek betetzen dituzten eta sartu aurretik erantzukizunpeko adierazpena bete duten ibilgailuak bakarrik sar daitezke Isuri Gutxiko Eremura.

Izapide horren bidez lortutako baimenak eskatu den epe osorako balioko du.

Izapidean, datu hauek adierazi beharko dituzte:

  • Ibilgailuaren titularra

  • Ibilgailu mota

  • Matrikula

  • Matrikulazio data

  • Erregai mota

  • Fitxa teknikoa

Arau horiek betetzen ez badira, 200 euroko isuna jarriko da, eta zenbateko hori % 30 areagotu daiteke arau-hastea berriro gertatuz gero (arau-hauste bat baino gehiago urtebetean ).

Informazio gehiago: (+34) 943 48 10 00

 

Sartu izapidera