Breadcrumb

Cookies: Deber de Información Correos Electrónicos

Posta elektronikoari buruzko informazioa emateko betebeharra

Donostiako Udalak hainbat helbide elektroniko ditu bere webgunean eta egoitzan, eta horiek komunikazio-kanal gisa balio dute kasu bakoitzean ezarritako helburuetarako. Era berean, Donostiako Udalak batzuetan posta elektronikoa erabil dezake nolabaiteko harremana duen komunikazio-bide gisa.

Tratamenduaren arduradunari buruzko datuak eta datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak Pribatutasun Politikaren 2. atalean adierazita daude.

Helburua kontuan hartuta, Donostiako Udalak postaren erabiltzailearen/bidaltzailearen datuak tratatzeko oinarri legitimatzailea honako hau izango da:

  1. Erabiltzaile/bidaltzaileak emandako baimena, hala dagokionean, Donostiako Udalak eskainitako edozein produktu edo zerbitzuri buruzko informazioa bidaltzeko erabiltzailearen baimenaren ondoriozko tratamenduarekin gertatzen den bezala.
  2. Kontratu bidezko edo kontratu aurreko harremana izatea, tratamendua kontratu-harremanen edo zerbitzuak ematearen ondorio denean.
  3. Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde egindako misio bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko.

Ez dago aurreikusita hirugarrenei datuak jakinaraztea, ezta hirugarren herrialdeei edo nazioarteko erakundeei transferitzea ere, legezko betebeharra izan ezean.

Posta elektronikoaren bidez bildutako datuak bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.

Posta-erabiltzaileek/bidaltzaileek datuak babesteko dituzten eskubideak Pribatutasun Politikaren 8. atalean ezarritakoak dira.