Gure etxeetan egunero sortzen ditugun hondakinen %40, gutxi gorabehera, organikoa da; hortaz, birziklatu eta konpost gisa lurrari itzul diezazkiokegu. Konpostak mantenugaiak ematen dizkio lurrari, eta, beraz, mesedegarria da landareen osasunerako. Gainera, sortzen ditugun hondakinak murrizten ditugu horrela.
Donostian, hondakin organikoak kudeatzeko hiru modu daude:
Txartela postaz jasoko duzue etxean, edukiontzi marroian zer utz daitekeen eta beste datu osagarri batzuk jasotzen dituen gidaliburuarekin batera. Hondakinak jasotzeko erabili behar diren ontzia eta poltsa konpostagarriak non jaso behar dituzuen ere jakinaraziko zaizue.
Honako gai hauek utz daitezke edukiontzi marroian:
Landare jatorriko hondarrak: frutak eta barazkiak; eltzekariak; arrozak eta pastak; ogia, galletak eta opilak; fruitu lehorrak, fruta hezurrak; loreen eta landareen hondarrak eta baratzeko hondarrak.
Animalia jatorriko hondarrak: haragia, arraina, mariskoa, hezurrak, arrautzak eta arrautza azalak, gaztak eta esnekiak, maskoten ilea.
Beste batzuk: hondakinez zikindutako sukaldeko paperezko mahai zapiak; kartoizko arrautza ontzi zikinak; kafe hondarrak eta iragazkiak; infusio hondarrak eta poltsatxoak (graparik gabe); magdalena paperak; kortxozko tapoiak; zurezko txotxak eta txirbila.
Honako gai hauek ezin dira utzi edukiontzi marroian:
Errautsak, lurra, zigarrokinak, konpostatu ezin den materiala (beira, plastikoa, metala…), pixoihalak, konpresak eta tanpoiak, animalien gorotzak, plastikozko poltsak.
Hondakinak uzteko poltsa konpostagarriak bakarrik erabili behar dira beti. Kontsultatu poltsak jasotzeko puntuak.
Poltsa konpostagarriak jasotzeko puntuak:
Okendo kultur etxea
Lugaritz kultur etxea
Tomasene kultur etxea
Intxaurrondoko gizarte etxea
Etxarriene zentroa
Loiolako kultur etxea
Aieteko kultur etxea
Egiako kultur etxea
Liburutegi Nagusia
Yoldi kiroldegia
Zuhaizti kiroldegia
Egia kiroldegia
Benta berri kiroldegia
Bidebieta kiroldegia
Morlanseko udal zerbitzuen bulegoak
Altzako alkateordetza
Udal Zerbitzuen Bulegoak Urdaneta 13
Donostian jasotako gai organikoak tratamendu instalazio batera eramaten dira, eta han konpost bihurtzen. Sortutako konposta baliabide baliotsua da, hainbat gauzatarako erabil daitekeena: lorezaintzan eta nekazaritzan ongarri gisa edo lurra medeatzeko erabiltzen da, eta paisajismoan eta obra zibilean ere erabiltzen da. Gure sukaldeko hondakin organikoekin konposta sortzea mesedegarria da ingurumenarentzat, eta ekonomikoki aurreztea dakar gainera.
Etxean konposta egitea
Etxearen ondoan lursail txiki bat badaukazu ‒baratzea edo jardina‒, etxean konposta egiteko ontzi txiki bat jar dezakezu, eta sukaldeko eta jardineko edo baratzeko hondakin organikoak konpostatu ahal izango dituzu hor.
Udalak, konpostatze programaren bidez, dohainik emango dizkizu honako hauek:
Behar duzun materiala: konpostatzeko ontzia eta aireztagailua.
Prestakuntza eta aholkuak: konposta egiten hasi aurretik, udaleko teknikari batek azalduko dizu jakin beharreko guztia. Gerora zailtasunen bat sortuz gero, edozein unetan egin ahal izango diguzu kontsulta. Gainera, urtean behin zure konpostagailua bisitatuko dugu, eta aholku teknikoak emango dizkizugu. Udalak argitaratutako konpostatzeari buruzko gida ere eskuragarri duzu.
Pizgarri ekonomikoa zure hondakinak kudeatzeko egindako ahaleginagatik. Pizgarri hori jasotzeko, konpostatzeari buruzko udal erregistroan izena eman behar duzu derrigorrean (ingurumena@donostia.eus edo 943483390).
Auzokonposta
Auzokonposta konpostatze instalazio bera duten pertsona taldeen bidez antolatzen da. Talde bakoitzean arduradun bat dago, eta konposta zaintzeko eta helduta dagoenean ateratzeko lanak guztien artean egiten dituzte.
Parte hartu nahi duten pertsonek dohainik jasotzen dituzte honako hauek:
Behar duten materiala: hondakin organikoak biltzeko ontzi bat, eta konpostatze zentroaren barrutira sartzeko giltza eta behar diren tresnak.
Hasierako prestakuntza eta etengabeko aholkularitza.
Pizgarri ekonomikoa hondakinak kudeatzeko egindako ahaleginagatik.
Gainera, auzokonpostean parte hartzen duten pertsonek egindako konposta hartu ahal izango dute, beren baratzeetan, loreontzietan eta abarretan erabiltzeko.
Gaur egun, hiriko 8 auzotan parte har daiteke auzokonpostean: Aieten, Añorga Txikin, Bidebietan, Ibaetan, Igeldon, Martutenen, Morlansen eta Ulian. Beste auzoren batean auzokonpostean parte hartu nahi baduzu, jakinarazi guri.
Ikastetxean konposta egitea
Donostiako ikastetxetan ere konpostajea egin daiteke, Udalak martxan jarri zuen eta egun San Markos Mankomunitateak, Cristina Enea Fundazioaren laguntzarekin, daraman programa bati esker.
Programa honen bidez, ikastetxeetan sortzen diren hondakinak murrizteaz gain, hezitzaileen inplikazioa lortu nahi da, belaunaldi gazteenei hondakinen arazoa ezagutarazteko eta ulertarazteko, jarrera arduratsuak eta ingurumena zaintzen dutenak har ditzaten.
Donostia.eus atariak cookieak erabiltzen ditu, eduki pertsonalizatuak erakusteko, joerak aztertzeko eta erabiltzaileen mugimenduen jarraipena egiteko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko, edo administratu zure lehentasunak.
Kontsultatu cookie-politika