Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
ITSASOS
ItsaSOS Donostiako Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzaren kanpaina bat da, herritarrei eta Donostiako bisitariei hiri hondakinen prebentzioari eta biltegiratze egokiari buruzko alerta mezu bat luzatzen diena, askotan itsasoan amaitzen baitute.
Kanpainaren arabera, komeni da hondakinak bereiztea eta dagokien zaborrontzietan botatzea. Gainera, hondarrean utzitako edo lurperatutako zigarrokinak desagertzean ere jarriko du arreta, Donostiako hiru hondartzetan ez erretzea gomendatuz.
Aldi berean, hustubideetan eta beste leku sentikor batzuetan jarritako plaken bidez, agerian jarriko da lurrera botatako hondakinak erraz iristen direla itsasora, euri urek eramanda eta haizearen eraginagatik.
Zer jarduera biltzen ditu ItsaSOS kanpainak?
ItsaSOS kanpainaren esparruan, besteak beste, jarduera hauek egiten dira:
- Hondartzetan ez erretzea eskatzen da, osasunagatik, hondartzengatik eta itsasoagatik.
- "Itsasoa hemen hasten da" indikazioak jarriko dira estolderiaren eta beste eremu sentikor batzuen ondoan.Beren helburua: herritarrak kontzientziatzea lurrera botatako hondakinak itsasoan amai daitezkeela, euri urak arrastaka eramateagatik eta haizearen eraginez.
- Edukiak sare sozialetan, Dbus pantailetan, kaleko termometroetan, seinaletika eta karteleria, etab.
Nola sortu zen ItsaSOS?
Aztik eginiko azterketa
2021ean, Donostiako Udalak, AZTIrekin lankidetzan, Kontxako badian mikroplastikoen eta makrozaborraren ugaritasunari eta banaketari buruzko lan bat argitaratu zuen. Azterlanaren ondorioen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Zaborraren jatorria lurrekoa da.
- Mikroplastikoak (fragmentu motakoak) eta mikrozuntzak, segur aski lurrekoak badira ere, itsasotik sartzen dira badian.
- Barnealdeko eremuetan, sarbideetatik gertu, makro zabor motarik ohikoena zigarrokinak dira: Kontxan % 38 eta Ondarretan % 50.
Ingurumen kudeaketa sistemak
ISO 14001 araua ingurumena kudeatzeko sistemen nazioarteko araua da, erakunde bati ingurumen arriskuak identifikatzen, lehenesten eta kudeatzen laguntzen diona, bere ohiko praktika edo jardueren barruan.
EMAS (Eco-Management and Audit Scheme) araudi ofiziala da, eta ingurumena kudeatzeko sistema bat ezarri duten eta etengabe hobetzeko konpromisoa hartu duten erakundeak aintzatesten ditu, auditoretza independenteen bidez egiaztatuta.
Donostiako hondartzek (Ondarreta, Kontxa, Zurriola eta Santa Klara uharteko hondartza) ISO 14001 ziurtagiria (2001etik) eta EMAS (2003) (erregistro-zenbakia: EU-000020) dute.
Ingurumen-ziurtagiri horiek Etengabeko Hobekuntzako konpromisoan oinarritzen dira, eta horrek urte hauetan guztietan lorpen garrantzitsuak ekarri ditu hondartzen kasuan.