Breadcrumb

Ezkerreko Bannerrak

Isuri Gutxiko Eremua - Jendaurreko informazioaren prozesua Eguzki energia -  ezagutu zure ahalmena JOKO GARBIA - Hondakinak eta kudeaketari buruzko informazioa Itsasos DONOSTIATRUK - Donostiako Udalak antolatzen duen bigarren eskuko azoka

Airearen kalitatea...

Airearen kalitatea

Airearen kalitatea neurtzeko estazioaHainbat jarduerak, batez ere garraio motordunak eta, neurri txikiagoan, industriak, substantzia kutsakorrak isurtzen dituzte atmosferara. Lurralde bateko airearen kalitatea hainbat faktorek erabakitzen dute, hala nola emisio-iturrien banaketa geografikoak, isuritako gai kutsakorren kopuruak, atmosferan gertatzen diren prozesu fisiko-kimikoek, klimatologiak eta orografiak, guztiek ere nabarmenki baldintzatzen dituztelako aireko agenteen banaketa eta garraio-prozesuak. 

Udalerrian, aire kalitatearen 6 neurketa-estazio daude. Estazio horiek Eusko Jaurlaritzako Aire Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen barruan daude. Hauek dira estazioak: Añorga, Ategorrieta, Avda. Tolosa, Easo, Puio eta Zubieta.

Airearen kalitatearen egoera Europako airearen kalitate indizeak adierazten du. Indize honek estazio bakoitzaren inguruko airearen kalitatearen egoera bost kutsatzaileren arabera adierazten ditu: Sufre dioxidoa (SO2), nitrogeno dioxidoa (NO2), ozono troposferikoa (O3) eta partikula esekiak (PM10 eta PM2,5). SO2, NO2 eta O3 kutsatzaileen kasuan, kontzentrazioen ordu balioak erabiltzen dira indizea kalkulatzeko. PM10 eta PM2,5 partikulei dagokienez, kalkulua aurreko 24 orduetako batez besteko mugikorraren arabera egiten da.

Estazio bakoitzeko airearen kalitatearen indize globalak adieraziko du bost kutsatzaileetan neurtutako mailarik okerrena adierazten du.

 

 

Airearen kalitatearen egoeraren mapa

 

Hirian dauden estazioen aire kalitatearen informazio eguneratua ikusteko, egin klik irudi honetan:

Donostiako estazioen mapa

 

Gainera, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea osatzen duten estazio guztietako ordu eta eguneko datuak deskarga daitezke urteka honako estekan sartuz.

Jarraian hirian azken urteetan NO2, PM10 eta PM2,5 kutsatzaileen bilakaera ikus daiteke, araudiak eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) zehaztutako mugen arabera: 

 

 



 

Aire kalitateari buruzko azterketak: