Breadcrumb

Udalerriaren eta Udalaren berotegi efektuko gasen isuriak

Udalerriaren eta Udalaren berotegi efektuko gasen isuriak

 

Udalerriaren isuriak

Udaleko Ingurumen Atala 2005. urtetik ari da kalkulatzen udalerriko berotegi efektuko gasen (BEG) inbentarioa, Udalsarea21 Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak sortutako tresna erabiliz.

Inbentarioa kalkulatzea funtsezkoa da berotegi efektuko gasen emisioek denboran zehar izan duten bilakaera eta ezarritako udal politiken eragina egiaztatzeko. Datuak lortzea zaila denez, Euskal Autonomia Erkidegoko inbentarioak urte eta erdiko aldearekin kalkulatzen dira. Horrela, kalkulatuta dagoen azken inbentarioa 2021ekoa da, eta haren emaitzak jarraian aurkezten dira.

 

              2021. urteko isuriak

 2021ean, BEG isuriak, industriarenak kontuan hartu gabe, 540.675 tona CO2 baliokide izan ziren; hau da, 2,9 tona CO2 baliokide biztanleko.

Berotegi efektuko gasen isurketei ekarpen handiena egiten dien sektorea garraioa da, % 59,2. Atzetik ditu zerbitzuen sektorea (% 19,1) eta bizitegien sektorea (% 18,9). Hondakinen kudeaketak emisioen % 2,1 sortzen du eta lehen sektorea ez da % 1era iristen.

 

 

           Bilakaera aurreko urteekiko

2020. urteko isuriekin alderatuta, 2021ean isuriak % 7 murriztu ziren.

2021ean, isurketak jaitsi egin ziren garraioaren eta hondakinen sektoreetan, eta zerbitzuen, etxebizitzen eta lehen sektorearen emisioek, berriz, gora egin zuten, % 1-% 8 artean.

 

Isurien bilakaera, hiriak duen helburuekin alderatua

2020an, pandemiak giza jardueran eta berotegi efektuko emisioen sorreran izan zuen eragina izugarria izan zen. 2021ean, jarduera hein handi batean suspertu zen arren, emisioek behera egiten jarraitu zuten, eta 2030erako helburuaren azpitik jarri ziren.

Jaitsiera hori neurri batean lortu da energia berriztagarrien iturriek gero eta parte-hartze handiagoa dutelako estatu mailako elektrizitatearen sorkuntzan, eta horrek elektrizitatearen emisio faktorea % 65 murriztea ekarri duelako 2007 eta 2021 urteen artean.

Gainera, Donostiaren kasuan, asko lagundu dute emisioak murrizten:

  • garraioaren sektoreak: bere energia kontsumoa % 40 murriztu da 2007tik; eta
  • hondakinen sektoreak, zabortegiaren bidezko kudeaketaren desagerpenari esker.

 

2021. urteko BEG inbentarioaren txosten osoa ikusi.

2007-2021 urtetako BEG inbentario xehatuak:

 

Udalaren isuriak

Bere eskumeneko jardueren garapenean (bulegoak, kiroldegiak, kultur etxeak, argiak, hondakinen bilketa, etab.) Udalak emisioak sortzen ditu. Horiek murrizteko estrategiak abian jartzeko eta eraginkorrak diren egiaztatzeko, funtsezkoa da emisio horiek kontabilizatzea. Kontabilitate hori ISO 14064 arauaren arabera egiten da, eta kanpoko auditoretza baten bidez egiaztatzen da.

Udal administrazioaren isurien lehen inbentarioa 2010ean kalkulatu zen, eta urte horrekin alderatuta, 2022ko isurketak % 20 txikiagoak izan ziren eta 2023koak % 27 txikiagoak.

Emaitza hori, alde batetik, eraikinen, argiteria publikoaren eta udal-ibilgailuen flotaren energia-eraginkortasuna hobetzeko hartu diren neurrien emaitza da, eta, bestetik, estatuan eta, neurri txikiagoan, udal-mailan energia elektriko berriztagarriaren ekoizpena handitzearen ondorioa ere bada.

Berotegi-efektuko gasen inbentarioak ikusteko, egin klik dagokion urtean: