Ongi etorri Donostiako Osasun eta Ingurumen Saileko wikiloc atarira. Hemen aurkituko dituzu Donostian zehar egiteko ibilbide proposamenak.
Ibilbide hauek natur baliabideen ikuspuntutik prestatu dira. Horrela, paseoan gabiltzan bitartean, hirian bertan dugun biodibertsitatea ezagutu ahal izango dugu.
Urgullen zehar ibiliko gara, Kontxa bisitatuko dugu, Altzako bideak deskubrituko ditugu eta hiriko natura ezagutuko dugu pausoz pauso, hiritik irten gabe... Ibilbide guztiak dira errazak, eta euren artean osatu daitezke.
Donostia.eus atariak cookieak erabiltzen ditu, eduki pertsonalizatuak erakusteko, joerak aztertzeko eta erabiltzaileen mugimenduen jarraipena egiteko. Onartu cookie guztiak gure webgunean ahalik eta esperientziarik onena izateko, edo administratu zure lehentasunak.
Kontsultatu cookie-politika