Eduki publikatzailea

Dantza Klasikoa (+8 urte)

Dantza Klasikoa (+8 urte)

Dantza klasikoa, Ballet izenaz ere ezaguna, mugimendu espezifiko eta teknika desberdinez osatutako dantza mota da. Halaber, Ballet deitzen diogu dantza mota horren bitartez interpretatua izateko sorturiko musika piezari ere.

Norentzat

8 urte gorako neska eta mutil guztientzat.

Janzkera

  • JANZKERA: Dantza klasikorako berariazko arropa.
  • Neskak: media galtzerdiak, mailota eta punta erdiko zapatila arrosak.
  • Mutilak: kamiseta edo mailot txuria, elastikoa eta zapatilak beltzak.
  • ORRAZKERA: Ilea mototsean (moinoarekin )bilduta.

Helburuak

Musika eta dantza eskolen helburuetako bat da haur eta gazteek dantza adierazpen artistiko eta komunikazio pertsonaleko bitarteko gisa uler dezaten beharrezkoak diren mugimendu gaitasunak, afektiboak eta kognitiboak garatzen dituzten hezkuntza prozesuez arduratzea, beren agerpen desberdinak ezagutu eta gozatzeko.

Dantza klasikoaren euskarria, gure ustez dantza akademikoa dena, eskolek eta dantza konpainiek ikasleen eta dantzarien irakaskuntzan erabiltzen dituzten teknika eta estiloak dira.

 

Ikasgaiaren helburu nagusiak

  1. Dantza klasikoaren teknika punta erdian nahiz punta gainean erabat menperatzea, dagozkion pausu errezenetatik konplexuenetara landuz.
  2. Dantzatzen denean erabili beharreko espazioa, erritmoa, interpretazioa eta estilo ezberdinak menperatzea.
  3. Ikasleengan sormen eta interpretazio gaitasunak garatzea, zaletasuna sorraraztea eta ikasleak dantzatzeaz gozatzea.
  4. Ikasleek gero eta mugimendu koordinatuagoak egiteko aukera emango dion maila artistiko eta tekniko altua garatzea, eta haiek ondo egitea lortzea.
  5. Balletaren bitartez, ikasleengan balio estetiko eta kulturalekiko interesa sortzea.
  6. Diziplina honekiko maitasuna garatzea.

Bideoak

Título del video

Título del video

Título del video

Título del video