Breadcrumb

Ikasturteko informazioa

BANNER LATERAL INSTRUMENTOS

BANNER LATERAL DUDASPREGUNTAS

BANNER LATERAL PRECIOS PUBLICOS

Izen ematea 2023-24

Izen ematea 2025-26


IZENA EMAN HEMEN (MAIATZAK 6-30)

 

Izen ematerako jarraibideak


  • Pertsona bakoitzak eskabide bakarra egin dezake. Eskabide horretan, eskatu nahi dituen irakasgai eta talde guztiak jasoko dira.
  • Pertsona baten eskabide bat baino gehiago jasoz gero, azkenengoa bakarrik hartuko da kontuan, aurrekoak baliorik gabe utziz.
  • Izen ematea osatu ondoren, zozketan parte hartzeko zenbakia duen emaila jasoko da.
  • Irakasgaiak eta taldeak 1. edo 2. aukeran eskatu daitezke, eskatzailearen lehentasunen arabera.
  • Nahi beste irakasgai edo talde eskatu daitezke, mugarik gabe.
  • Eskolak gehienez ere instrumentu bat esleituko dio pertsona bakoitzari. Instrumentu bat esleituta, eskatutako beste instrumentuetan, eskatzailea ez da itxaron zerrendan geratuko.
  • Eskolak, gehienez ere, irakasgai bakoitzeko talde (auzoa, hizkuntza edo ordutegia) bakarra esleituko dio pertsona bakoitzari taldekako irakasgaietan. Irakasgai batean talde bat esleituta, eskatutako beste taldeetan, eskatzailea ez da itxaron zerrendan geratuko.
  • Eskatzailearen ardura da datuak zuzen sartzea eskabidean.
  • Bereziki garrantzitsuak dira jaiotze urtea, Eskolan matrikulatuta egon izana eta irakasgaien aukeraketa eta hauen arteko lehentasuna (1. edo 2. aukera) egoki zehaztea
  • Musika Hizkuntza helduentzat, instrumentu edo abesbatza egin gabe: plazak irailetik aurrera eskainiko dira.

 

2025-26 Prozesuaren egutegia


 

  • Ordainketa elektronikoa txartelarekin matrikula onartzeko momentuan. Ordainketa ezinbestekoa da matrikula egiteko.
  • Izen emate prozesua Eskolako Antolamendu eta Funtzionamendu Araudian (AFA) zehaztuta dago, VI TITULUAN (31. orrialdea)

 

Ordutegiak


 

IZENA EMAN HEMEN (MAIATZAK 6-30)