Breadcrumb
FAQS
Ohiko galderak
Izen-ematea
- Nola jakin dezaket zenbat plaza huts dauden ikasi nahi dudan espezialitatean?
-
Izen emate epea zabaltzen denean, Eskolak behin-behineko plaza hutsen estimazio bat argitaratzen du.
Zozketaren ondoren esleituko diren plazen behin betiko zerrenda Hezkuntza Eskaintza dokumentuan argitaratuko da zozketaren egunean bertan.
- Nola jakin dezaket nire auzoan zer eskaintzen den?
-
Webguneko "Egoitzak eta telefonoak" atalean, egoitza bakoitzeko eskaintza ikus dezakezu.
- Zer da 1. aukera eta 2. aukera izen ematean?
-
Izen ematea egiterakoan, nahi beste irakasgai eskatu daitezke 1. edo 2. aukeran.
Horrekin zehazten da zein den eskatzailearen lehentasuna.
1. aukeran jartzen diren irakasgai guztiek lehentasun bera dute.
2. aukeran jartzen diren irakasgai guztiek lehentasun bera dute.
- Zer da sartzeko zailtasun koefizientea?
-
Eskaera kopurua eskaintza bakoitzean (espezialitatea edo taldea) dauden plazen artean zatitu ondoko emaitza da sartzeko zailtasun koefizientea.
Koefiziente horrek erabakiko du pertsona bakoitzak aukeretako bakoitzean (1. edo 2.) eskatutakoetatik Eskolak zein plaza esleituko dion.
- Zer gertatzen da aukeretako batean instrumentu bat baino gehiago jartzen badut?
-
Zozketaren ondoren, hurrenkerari jarraituz, zuri instrumentua esleitzeko momentua iristen denean Eskolak, zuk eskatutakoen artetik, sartzeko zailtasun koefiziente txikiena duen instrumentua esleituko dizu.
adibide bat.
Pertsona batek 1. aukeran gitarra eta baxu elektrikoa eskatu ditu.
Aurten gitarran 10 plaza huts daude eta baxu elektrikoan 10 plaza huts
gitarran 100 pertsonek eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea: 100 eskaera / 10 plaza = 10.
baxu elektrikoan 60 pertsonek eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea 60 / 10 plaza = 6.
Beraz, baxu elektrikoaren sartzeko zailtasun koefizientea (6) gitarrakoa (10) baino txikiagoa da.
Ondorioz, kasu honetan Eskolak baxu elektrikoan esleituko dio plaza pertsona horri.
- Zer gertatzen da aukeretako batean auzo edo egoitza bat baino gehiago jartzen badut?
-
Zozketaren ondoren, hurrenkerari jarraituz, zuri plaza esleitzeko momentua iristen denean Eskolak, zuk eskatutakoen artetik, sartzeko zailtasun koefiziente txikiena duen auzoko taldea esleituko dizu.
adibidea I-6 urteko eskaera bat 2 auzoetan
Pertsona batek 1. aukeran ALTZA eta HERRERA eskatu ditu.
Aurten ALTZAn 10 plaza huts daude eta HERRERAn 10 plaza huts
ALTZAn 20 pertsonek eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea: 20 eskaera / 10 plaza = 2.
HERRERAn 12pertsonek eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea 12/ 10 plaza = 1.2.
Beraz, HERRERAko sartzeko zailtasun koefizientea (6)ALTZAkoa (10) baino txikiagoa da.
Ondorioz, kasu honetan Eskolak HERRERAn esleituko dio plaza pertsona horri.
Ez da Altzako itxaron zerrendan egongo - 2 espezialitate ezberdinetan esleitu daiteke plaza izen emate prozesu batean?
-
Bakarkako plaza bakarra esleituko da pertsonako izen emate prozesu bakoitzean.
Taldekako irakasgaietan ez dago mugarik.
1. adibidea (instrumentuak bakarrik):
Pertsona batek Pianoa (1. aukeran) eta Fagota eta Flauta (2. aukeran)eskatu ditu.
Fagota esleitu zaio. Instrumentu bat esleitu zaionez, beste instrumentuetan ez zaio plazari esleituko eta ez da itxaron zerrendan agertuko.
Musika Hizkuntza ere egin beharko du
2. adibidea (taldeak bakarrik):
Pertsona batek Abesbatza eta Musika Proiektuak (1. aukeran) eta Dantza Klasikoa eta Dantza Garaikidea (2. aukeran) eskatu ditu.
Eskolak, plaza hutsak egonda, 4 taldekako irakasgaietan esleitu dio plaza. Aukera izango du esleitutako plaza bati edo gehiagori uko egiteko.
Abesbatza eginez gero, Musika Hizkuntza ere egin beharko du.
3. adibidea (instrumentuak eta taldeak)
Pertsona batek Pianoa, Biolina eta Abesbatza (1. aukeran) eta Flauta eta Gitarra eta Musika Proiektuak eta Dantza Klasikoa (2. aukeran) eskatu ditu.
Eskolak Biolina esleitu dio, eta ondorioz beste instrumentuetako plazarik ez zaio esleituko eta ez da instrumentuetako itxaron zerrendan egongo.
Taldeetan mugarik ez dagoenez, Eskolak Abesbatza, Musika Proiektuak eta Dantza Klasikoan esleituko dio plaza. Aukera izango du esleitutako plaza bati edo gehiagori uko egiteko.
Biolina eginez gero, Musika Hizkuntza egin beharko du.
- Eskolako ikaslea banaiz, lehentasuna al dut sartzeko?
-
Orokorrean, Ez.
Aurreko ikasturtean Musika Tailerra (7 urte) edo Musika Proiektuak (instrumenturik gabe) egin duten ikasleek II. mailako espezialitatea (instrumentua, abesbatza edo musika proiektuak) aukeratzeko lehentasuna dute.
Lehentasun hori, soilik 1. aukerako eskaeretako da Eskolan ikasi ez duten pertsonekiko. 2. aukeran eskatutako irakasgaietan, Eskolan ikasle izan ez direnen baldintza berdinetan daude.
- Nire anai-arrebaren bat edo beste senitartekoren bat matrikulatuta badago, lehentasuna al dut sartzeko?
-
Ez.
- Izen ematearen zein ataletan dago Musika Hizkuntzako eskaintza?
-
EZ da agertzen.
Musika Hizkuntza irakasgai osagarria da eta soilik beste espezialitate batean matrikulatuta dauden pertsonek egin dezakete.
Zozketan espezialitate bateko plaza esleitzen bazaizu, eta Musika Hizkuntzako ezagupenik ez baduzu, derrigorrez egin beharko duzu Musika Hizkuntza irakasgaia.
Zozketaren ondoren, espezialitateko ordutegia aukeratzearekin batera hautatuko duzu Musika Hizkuntzako ordutegia.
Zozketa egin eta gero
- Nola esleitzen dira plazak?
-
Izena ematean, pertsona bakoitzari zenbaki bat esleitzen zaio, zozketa bakar batean parte hartzeko.
Zozketan ateratako zenbakiaren hurrenkeraren arabera esleitzen dira plazak, beti ere eskaintzen diren plaza hutsen ezaugarriak aintzat hartuta.
Donostian erroldatutakoek lehentasuna dute.
Instrumentuan sartzeko, aurreko ikasturtean Musika Tailerra (7 urte) edo Musika Proiektuak (instrumenturik gabe) egin duten ikasleek lehentasuna dute, 1. aukerako espezialitateetan.
- Zozketa egin eta gero… nola dakit niri plaza esleitu zaidan ala ez?
-
Zozketa egin ondoren onartutakoen zerrenda argitaratzen da.
3 egoera egon daitekezke eskaera bakoitzeko:
a) ONARTUA. Plaza lortu da eskatutako irakasgaian. Matrikula egin beharko da zehaztutako epean. Egin ezean, plaza galduko da.
b) ITXARON ZERRENDAN. Irakasgai horretan plazarik lortu ez bada. Ekainaren 24 tik aurrera, plaza hutsak sortzen direnean, itxaron zerendako pertsonei emailez jakinaraziko zaie matrikulatzeko aukera dutela. Matrikula egin beharko dute 2 egunetan. Egin ezean, plaza eta itxaron zerrendako postua galduko dute.
c) BESTE BATEAN. Beste instrumentu edo talde (egoitza, hizkuntza) batean onartua izan da, eta ondorioz eskaera hau ezeztatzen da.
- Zozketa eginda, zerrendan ONARTUTA nagoela agertzen bada… zer egin behar dut?
-
Mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, ERABILTZAILE batekin eta PASAHITZ batekin, INIKA aplikazioaren bidez matrikula egin dezazun. Aplikazio horretan, ordutegia aukeratu ahal izango duzu, eskainitakoen artean, bai eta eskatutako informazioa igo ere.
- Zer informazio eskatuko didate matrikula egiteko?
-
Informazio gehiena eskabidean jasotzen da, baina matrikula egiteko ondorengo agiriak eta informazioak beharko dira:
- NAN edo ikaslearen familia-liburua.
- Deskontua eskatu nahi baduzu:
- familia ugariaren liburua
- GLL/RGI
- familia unitatearen diru sarrerak (Errenta)
- Bankuko datuak: 20 digitu eta IBAN zk hileko ordainketak helbideratzeko.
Galdera orokorrak
- Zenbat urteko ikasleek eman dezakete izena Eskolan?
-
Adin guztietako pertsonentzako eskaintza dago.
0-2 urte: Musika Hezkuntza Goiztiarra
3-5 urte: Musika eta Mugimendua
6-7 urte: Musika Tailerra edo Dantzaren Hastapenak
8 urtetik aurrera, adin mugarik gabe: Musika instrumentuak eta taldeak, Dantza, Bakarkako Kantua (16 urtetik aurrera), Musika Proiektuak, irakasgai osagarriak.
eta gainera:
+55 (aurreko musika formazioarekin eta formaziorik gabe): +55 Jarduerak, Musika Tailerra (+65)
- Zenbat urte izan behar dituen, gutxienez, ikasle batek instrumentu bat ikasten hasteko?
-
Zortzi urte edo gehiago.
- Uzten al die Eskolak instrumenturik ikasleei?
-
Orokorrean Eskolak EZ die instrumenturik uzten ikasleei, salbuespen batzuekin.
Instrumentua erostea musika ikasteko muga izan ez dadin, DBE (RGI) jasotzen dutela egiaztatzen duten familietako ikasleek bermatuta izango dute Eskolak utzitako instrumentua (pianoa eta bateria izan ezik).
Kontuan hartuta hasi berrientzako instrumentuen prezioa edo/eta egun espezialitate batzuek izaera minoritarioa dutela, Eskolak, mailegu instrumentu zerbitzua du ondorengo espezialitateetan:
• Akordeoia
• Tuba / Bonbardinoa
• Tronpa
• Fagota
• Oboea
• Trikia
• Kontrabaxua
• BiolontxeloaEspezialitate hauetan, Eskolak zerbitzu honetarako dituen instrumentuak mugatuak direnez, ez da bermatuta egongo ikasle guztiek maileguko instrumentua izango dutenik. Lehentasuna izango dute DBE (RGI) jasotzen dutela egiaztatzen duten familietako ikasleek eta II. mailako ikasle hasi berriek.
- Derrigorrezkoa da Musika Hizkuntza egitea instrumentua egiteko?
-
Bai.
Musika Hizkuntzako 1. maila derrigorrezkoa da instrumentuko eskola jarraitzeko ezagupen nahikorik duenik frogatu ezin duen ikasle ororentzat.
Musika Hizkuntzako 2, 3 eta 4 mailak oso gomendagarriak dira, baina ez dira derrigorrezkoak.
- Eman dezaket izena Musika Hizkuntzan bakarrik?
-
Ez.
Musika Hizkuntza egiteko ezinbestekoa da Instrumentuan, Abesbatzan, Dantzan edo Musika Proiektuetan matrikulatzea.