Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
BANNER LATERAL INIKA
Banner lateral - PROYECTO EDUCATIVO DE CENTRO (PEC/EHP)
Introducción Dantza
Dantza
Eskolan, irakaskuntza ez-arautu praktikoa eskaintzen dugu. Irakaskuntzaren helburu nagusia da ikasleak dantzaren bitartez adierazpen artistikoa, komunikazio pertsonala eta mugitzeko trebetasuna garatzea. Aldi berean, bai haurrek, bai gazteek, bai eta helduek ere arlo afektiboan nahiz kognitiboan dituzten gaitasunak ezagutu eta indartuko dituzte.
Ikasleengan sormen eta interpretazio gaitasuna garatzea eta dantzaren praktikaren bitartez gozatzea eta zaletasuna piztea izango dira gure helburu nagusiak.
Eskolan, dantza irakasgaiak 4 mailatan antolatuta daude:
- I. maila: dantzarekin kontaktu goiztiarra nahi dutenentzat (6-7 urte bitartekoentzat)
- II. maila: Dantza praktikan hasten diren 8tik 55 urte bitarteko pertsonentzat.
- III. eta IV. mailak: dantzan jadanik ezagutzak dituztenentzat edo dantzatzen dakiten pertsonentzat eta hobetzen jarraitzeko gogoa dutenentzat.