Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
BANNER LATERAL INIKA
Banner lateral - PROYECTO EDUCATIVO DE CENTRO (PEC/EHP)
Introducción Música
Musika
Eskolan, irakaskuntza ez-arautu praktikoa eskaintzen dugu. Irakaskuntzaren helburu nagusia ikasleak kantu eta instrumentu taldeetan parte hartzea ahalbidetzea eta bultzatzea da.
Horretarako, instrumentu eta ahots eskolen eskaintza zabala daukagu.
Bestalde, Eskolan gehien atsegin duzun musika jo, abestu eta gozatzeko aukera emango dizuten hainbat musika talderen artean aukeratzeko aukera izango duzu.
Gainera, zure ezagupenak zabaltzeko irakasgai osagarriak ere izango dituzu aukeran.
Eskolan, musika irakaskuntzak 3 Mailatan antolatuta daude:
- II. Maila: Instrumentu bat jotzen edo abesten hasten diren 8tik 99 urte arteko pertsonentzat.
- III. Maila: Jadanik jotzen dakiten pertsonentzat, talde batean era autonomoan jotzeko gai izanda hobetzen jarraitzeko gogoa dutenentzat.
- IV. Maila: Instrumentu maila altua izanda, musika jotzen gozatuz jarraitu nahi duten pertsonentzat.
- III. eta IV. Mailetan, eta II. Mailako 5. ikasturtetik aurrera, ezinbestekoa da musika talderen batean parte hartzea
- II. Mailan hasten diren pertsonek, aurreko ezagupenik ez badute, Musika Hizkuntzako ikasturte bat egin beharko dute derrigorrez.