Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
BANNER LATERAL CONTACTA TXISTULARIS
Grabazioak eta Kontzertuak
Grabazioak
Udalaren Txistulari Bandak disko batzuk argitaratu ditu historian zehar. Hirurogeiko hamarkadan (Isidro Ansorenaren zuzendaritzapean eta Columbia etxearekin( grabatu zituenak instrumentu horrekin egindako musika adierazpenik onentzat jo izan dira hamarkadetan zehar. Gero, 1981ean, taldeak, Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean eta Jose Antonio Altuna, Olegario Izagirre eta Agustín Laskurainekin batera, dantza eta herri doinu bilduma bat grabatu zuen, Madrilen.
Formazio horrek berak beste hiru disko grabatu zituen 1983 eta 1984an, IZ etxearekin, Gipuzkoako dantzei eskainiak: Gipuzkoako dantzak I, II eta III. 2003. urtean, Euskal Dantzarien Biltzarrak hala eskatuta, Gipuzkoako dantzen oinarrizko errepertorioa grabatu zuen, bertsio tadizionalean eta herri usadioaren arabera egokitua: Gipuzkoako Dantzak (ELKAR). Beste batzuen grabazioetan ere maiz parte hartu izan dute.
Gaur egungo zuzendariak, José Ignacio Ansorenak, lan batzuk argitaratu ditu, baita ere, bakarlari gisa: Ansorenatarren Danbolina, Txistu Hotsak, Le Basque, Haize Hegoa, Gipuzkoako Soinu Zaharrak eta, 2002. urtean, Txistu eta Orkestra Sinfonikorako Kontzertua, Tomás Aragüesena, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera.
Bestalde, Udal Bandako kideak beste zenbait talderekin ere aritu dira diskoak grabatzeko lanetan (Txistu Talde Esperimentala, folk taldeak, e.a.)
Kontzertuak
Taldeak Donostiako Musika Hamabostaldian, Errenteriako Musikasten, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Euskal Herriko beste leku askotan jotzeaz gain, atzerrian ere eskaini ditu kontzertuak: Renon (EEBB), MÜnster-en (Alemania), Alpbach-en (Austria).
Euskadiko Orkestra, Kontserbatorioko Orkestra, Donostiako Udalaren Musika Banda eta beste askorekin batera aritu da hainbat kontzertutan.