BANNER LATERAL CONTACTA TXISTULARIS

TXISTULARIS - Actividades

Ekintzak


Igantetako alboradak

Udal bandak herritarrei ematen dizkien zerbitzuen artean, igande goizetako alboradak dira donostiarrei gehien gustatzen zaizkienetakoak. Txistulariek berek honela kontatzen digute: "Goizeko bederatziak laurden gutxitan batzen gara eta bederatzietan puntuan hasten gara erronda egiten. Gutxi gorabehera, ordu eta laurdenez aritzen gara zortzikoak jotzen. Parte Zaharrean hasten gara, Portu eta San Jeronimo kaleen arteko izkinan. Parte Zaharrean barrena ibili eta gero, Erdialdeko oinezkoen aldea zeharkatzen dugu, Artzain Onaren Katedralaren atzealderaino. Bertatik, Errege-erregina Katolikoen kaletik hain zuzen, Parte Zaharrera itzultzen gara. Han amaitzen da gure ibialdia, Konstituzio plazan.

Eguraldi txarra dagoenean, Parte Zaharrean baino ez dugu jotzen. Eta euri jasa handia dagoenean, Konstituzio plazako arkupeetan soilik. Nolanahi ere, beti saiatzen gara ahalik eta ibilaldirik handiena egiten eta, benetan, edozein zirimirik ez gaitu beldurtzen. Maiz, egin dugu, euriak oztopatu gaituenean, etxeen ertzetatik ibili jo gabe eta aterpeak bilatuz, hainbat geldialditan zortzikoa jo.

Egokiera berezi batzuetan ordutegia aldatu egiten da. Esate baterako, auzoetara joaten garenean, han ohi dituzten orduak errespetatzen ditugu.

Jai goiz arruntetan taldeko zortzi txistulariak ibiltzen gara, besterik gabe. Eta batzuetan, bestelako kontzertuak ematen ditugunean, Santa Zezilian esaterako, Musika Eskolako ikasleak eta inguruetako txistulariak ere biltzen zaizkigu. Alborada bereziak, aldiz, festa apartekoetan jotzen ditugu, tronpeten laguntzaz, era horretan indar handiagoa hartzen dutelarik."